Prezioak, bekak eta laguntzak
Titulazio Ofiziala
Industria Ingeniaritza Unibertsitate Masterra
Iraupena
120 ECTS
2 urte
Campusa
Arrasate-Mondragon, Orona Ideo
Plazak
105 plaza
Hizkuntzak
Gaztelania, Ingelesa
Modalitatea
Presentziala
PDF Katalogoa
Prezioak
- Masterreko kreditu kopurua: 120 ECTS
- Kreditu bakoitzeko zenbatekoa 2020-21: 140,7 €
(Kontseilu Errektoreak zenbateko hau ikasturte hasieran eguneratuko du).
- Masterreko ikasturte zenbakia: 2 urte
Ikastaro bakoitzaren zenbatekoa dena batera edo zatika ordaindu daiteke, honela:
- Matrikulatzerakoan lehen ordainketa (%20a) + gainerakoa ordainketa bakarrean (Urrian).
- Matrikulatzerakoan lehen ordainketa (%20a) + 9 hilabetetan ordainketak (Urritik - Ekainera).
- Matrikulatzerakoan lehen ordainketa (%20a) + gainerakoa 3 ordainketetan: (1/3 Urrian + 1/3 Urtarrilean + 1/3 Martxoan).
(Uztailean egindako matrikulen lehen ordainketa bi epetan banatu ahal izango da zuzeneko hezkuntzan soilik, %50 matrikula egitean eta gainontzeko %50 irailaren 5ean)
Matrikularen lehen ordainketaren baja eskaera eta itzulketa zenbatekoa:
- Baja ikasturte berria hasi aurretik.
- 1 Matrikularen lehen ordainketa zatitu bada ez dago itzulketa.
- 2 %100 ordainketa bakarrean eginda , %50 itzuliko da.
- Behin ikasturte berria hasita ez da matrikularen zenbatekoa itzuliko.
BEKAK ETA DIRU LAGUNTZAK
Unibertsitatearen diru-laguntzak
Lan egin Ingeniaritzako Master bat ikasten duzun bitartean
Ikasketak jardun erdiko lanarekin uztartzeko aukera eskaintzen dizugu. Informazio gehiago eta eskaera prozesua.
Bekabide
BEKABIDE programarekin ikasleen eta euren familiei ahalbide ekonomikoetara egokitzen ditugu ordainketak.
Mondragon Unibertsitatean ikasteak ekarriko liztukeen gastuak eta diru sarrerak kontuan hartuta, kasuan kasuko azterketa egiten dugu ikaslearen familiaren egoera ekonomikoa ikusita eta programaren onuradun izateko jarraitu beharreko irizpideak erabilita.
Lan-ikaste Partelatzeagatik diru-laguntzak
Zure ikasketak lanaldi erdiko lan batekin uztartzeko aukera eskaintzen da. Zure ikasketak ordaintzeko iturri garrantzitsu bat izateaz gain (gutxienez hilean 649,16€) zure formakuntzara osagarri da eta hainbat kreditu aitortzeko aukera izaten da.
Master Bukaerako lanagatik diru-laguntza
Master bukaerako lana eta honi lotutako praktikak masterreko ikasketen amaieran burutzen dira. Ikasleak masterrean ikasitako ezagutza eta gaitasunak inguru erreal batean (enpresa, zentro teknologikoa, ikerketa laborategi) praktikan jartzeko aukera izaten du. Diru-laguntza hau gutxienez hilean 649,16€koa izaten da.
Beka ofizialak
Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleentzat
- Eusko Jaurlaritzako beka orokorra
- Eusko Jaurlaritzako mugitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleentzako garraiorako diru-laguntzak.
- Prezio publikoen diru-laguntza (Eusko Jaurlaritza eta Mondragon Unibertsitatearen arteko hitzarmena)
- Familia ugarientzako diru-laguntzak
- Familian kideren bat ezgaitasun batekin duten familientzako diru-laguntzak
- Ekintza terroristen biktimentzako diru-laguntzak
- Genero indarkeriaren biktimentzako diru-laguntza
Euskal Autonomia Erkidegokoak EZ diren ikasleentzat
Unibertsitate mugikortasunerako diru-laguntzak
Kontaktua
Gurekin harremanetan jar zaitez. Informazio pertsonalizatua emango dizugu.
- Goi Eskola Politeknikoa
- Tel: +34 664 26 83 52
- Irati Lamariano / ilamariano@mondragon.edu