Bekak eta laguntzak
Bekak eta dirulaguntzak
Mondragon Unibertsitatean ikasteko arazo ekonomikoak oztopo ez izatea da gure printzipioetako bat. Horretarako beka, laguntza programa zabala eta finantziazioa eskaintzen dizuegu.
Dei iezaguzu edo gurekin harremanetan jar zaitez. Atsegin osoz hartuko zaitugu.
Harremanetarako
Pertsona
Goi Eskola Politeknikoa
- Jone Gantxegi
- +34 664 298 522
- bekak.mgep@mondragon.edu
Harremanetarako
Pertsona
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatea
- Oihana Otaduy
- +34 943 714 157
- idazkaritza.huhezi@mondragon.edu
Harremanetarako
Pertsona
Gastronomia Zientzien Fakultatea - Basque Culinary Center
- Oihane Oyarzun
- +34 688 603 800
- ooyarzun@bculinary.com
Finantziazioa
Mondragon Unibertsitateak eta Laboral Kutxak lankidetza-hitzarmen bat daukate zailtasun ekonomikoak dituzten ikasleei ikasketak ordaintzen laguntzeko helburuarekin.
Hitzarmenaren arabera, Mondragon Unibertsitateko ikasleei baldintza bereziak jarriko zaizkie –interes tasa egokiak eta komisiorik gabe– ikasturtearen kostua finantzatzeko, matrikula, mantentzea, garraioa eta materiala barne hartuta, baita nazioarteko mugikortasuna ere, Erasmus edo bestelako programen bidez.
Era berean, Mondragon Unibertsitateko ikasleek berme pertsonaleko mailegu bat eskuratu ahalko dute ikasi nahi duten graduaren, masterraren edo doktoretzaren kostuari aurre egiteko.
Finantziazio hau eskuratu ahal izateko, Laboral Kutxak dituen edozein sukurtsaletara hurbildu zaitezkete eta bertan emango dizuete informazio osoa edo sartu lotura honetan.