Aurkezpena

Titulazio Ofiziala

Industria Ingeniaritza Unibertsitate Masterra

Iraupena

120 ECTS

2 urte

Campusa

Arrasate-Mondragon, Orona Ideo

Plazak

105 plaza

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Zuzeneko hezkuntza

PDF Katalogoa

Goi Eskola Politeknikoa

Goi Eskola Politeknikoa hiru campusetan banatzen da: Arrasateko campusa (Arrasate), Goierriko campusa (Ordizia) eta Orona Ideo campusa (Hernani-Galarreta). Gure jarduera nagusiak prestakuntza, ikerketa, garapena eta berrikuntza dira.

Arrasateko Campusa

Campus hau bi gune ezberdinek osatzen dute. Alde batetik Goi Eskola Politeknikoa historikoki kokatuta egon den gunea daukagu. Bertan, zure prestakuntzarako beharrezkoak izango diren instalakuntzez gain (liburutegia, laborategiak, tailerrak…), kirol-instalakuntzak, kantina eta balio anitzeko gelak ere aurki ditzakezu. Beste alde batetik, eta gune honetatik oso gertu, Garaia Berrikuntza Gunean kokatzen den eraikina daukagu. Bertan, Informatika eta Telekomunikazioko ikasketak ematen dira, eta arlo honetako ikasketetara egokitutako punta-puntako laborategiz hornituta dago. Arrasateko campusean hurrengo gradua eta masterrak eskaintzen dira:

  • Mekanikako Ingeniaritza
  • Industria diseinuko eta produktu garapeneko ingeniaritza
  • Industria antolakuntzako ingeniaritza
  • Industria elektronikako ingeniaritza
  • Informatikako ingeniaritza
  • Telekomunikazio sistemen ingeniaritza
  • Ingeniaritza biomedikoa
  • Mekatronikako ingeniaritza
  • Industria ingeniaritzako unibertsitate masterra
  • Produktu eta zerbitzuen diseinu estrategikoko unibertsitate masterra
  • Sistema txertatuetako unibertsitate masterra
  • Energiako eta potentzia elektronikako unibertsitate masterra
  • Teknologia biomedikako unibertsitate masterra 
  • Robotika eta kontrol sistemen unibertsitate masterra
  • Datuen analisia, zibersegurtasuna, eta garapena eta eragiketen unibertsitate masterra

 

Orona Ideoko Campusa

Orona Ideo,Hernani-Galarretan dago kokatuta. Ingurune berritzailea, unibertsitate berritzaile eta ikasketa berritzaileentzako. Zero energiako eraikuntzak eta gaur eguneko arkitektura iraunkorra izan dira proiektuaren ardatzak berrikuntza gune hau eraikitzeko orduan. Diseinu erabat funtzionala izanik, irakaskuntza eta ikerketarako laborategiak baditu, baita ere proiektuen aretoak, gelak eta biblioteka, besteak beste. Bertan  ikasketa hauek eskaintzen ditugu:

  • Energiaren ingeniaritza
  • Prozesu Industrialetako Ekoteknologien Ingeniaritza
  • Unibertsitate Masterra Enpresa Berrikuntza eta Proiektu Zuzendaritzan
  • Unibertsitate Masterra Industria Ingeniaritza

 

Unibertsitatea baino gehiago gara