Ingeniaritzako Unibertsitate masterrak - programa duala
DUAL programa, gainera, ikasketak finantzatzeko diru-iturri garrantzitsua da, lehenengo mailan, hilean 794€ gordin inguru eta bigarren mailan, Master Bukaerako Lana (6 hilabete) egiten den bitartean 1174€ gordin hilean, eta ikasleari funtsezko esperientzia ematen dio enpresaren errealitateari buruz. Horrelako esperientziek laneratze-indize bikainak izatea ahalbidetzen dute, eta enpresek oso ondo baloratzen dituzte talentua erakartzeko estrategian.
PRESTAKUNTZA DUALA enpresetan, zentro teknologikoetan edo Unibertsitatearen barruan egin ahal izango da ikerketa-laborategietan.
DUAL programan sartzeko aukera zabalik dago ikasturte osoan zehar. Eskaera egitean, ikasleak automatikoki sartzen dira DUAL programa honetan parte hartzeko hautagaien prozesuan.
NOLA ESKATU DEZAKET DUAL PROGRAMA?
1: Masterrean inskripzioa
IKASLE NAZIONALAK
- Arrunta:uztailaren 3erarte
- Apartekoa:uztailaren 6tik irailaren 15era
LATINOAMERIKAKO IKASLEAK
- Arrunta apirilaren 1erarte.
- Apartekoa apirilaren 8tik maiatzaren 31rarte
2: Prestakuntza DUALaren eskaera
Plaza erreserba egin duten ikasleek
PRESTAKUNTZA DUALAREN eskaera aurreratu ahal izango dute eta "Nola prestatu zure CV eta lan-elkarrizketa" tailerrean parte hartuko dute.
Plaza erreserbatu ez duten ikasleak
PRESTAKUNTZA DUALA eskatu ahal izango dute matrikula uztailean formalizatu ondoren.
Eskabideak praktika-eskaintzak dauden heinean kudeatuko dira, eta enpresek beraiek egingo dute ikasleen azken hautaketa.
Eskabide hau betetzeak zure interesa erakusten du programa horretan, eta beharrezko izapideak egiten hasiko gara, baina ez du bermatzen programan sartuko zarenik.
3: Masterrean matrikulazioa
IKASLE NAZIONALAK
- Ohiko deialdia: uztailaren 9tik 14ra
Plaza libreak geratzen diren titulazioen kasuan, aparteko epe bat irekiko da irailaren 15era arte.
LATINOAMERIKAKO IKASLEAK
- Ohiko epea apirilaren 13tik 17ra
Plaza libreak geratzen diren titulazioen kasuan, aparteko epe bat irekiko da irailaren 15era arte.
EZAGUTU GURE UNIBERTSITATE MASTERREN ESKAINTZA

Industria ingeniaritza

Enpresa berrkuntza eta proiektu zuzendaritza

Produktu eta zerbitzuen diseinu estrategikoa

Energía y Electrónica de Potencia

Teknologia Biomedikoak

Datuen analisia, ziberseguritasuna eta hodei-konputazioa

Robotika eta kontrol sistemak

OPERAZIO LOGISTIKO – PRODUKTIBOEN ZUZENDARITZA

ENERGIA SISTEMA ADIMENDUNAK

Adimen Artifiziala
Informazio saioak
Unibertsitateko ateak ireki eta zure zain egongo gara, titulazioa eta irteera profesionalak zehatz-mehatz kontatzeko.
Formakuntza DUALean enpresa laguntzaileak




















































