Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoa
Titulazio ofiziala
Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoaren Unibertsitate Masterra
Iraupena
120 ECTS
2 urte
Campusa
Arrasate-Mondragón
Plazak
40 plaza
Hizkuntzak
Gaztelania, Ingelesa
Modalitatea
Presentziala
PDF KATALOGOA
Masterraren helburu nagusia erabiltzailea erdigunean jartzen duten produktu eta zerbitzu berriak sortzeko gai diren profesionalak prestatzea da.
Diseinu estrategikoko masterra estatu mailako aitzindarietako bat da. Erabiltzailea erdigunean jartzen duen diseinuaren filosofian oinarrituz, diseinuaren perspektiba globala lantzen da, erabiltzailearen esperientzia eta zerbitzuen diseinuan sakonduz, diseinuaren lanketak pertsonetan eta enpresan eragin handiagoa izan dezan.
Maila internazionalean aitortuko den profil profesional bat garatuko duzu. Izaera praktikoko formakuntzaren bitartez oraingo diseinuaren konpetentziak eskuratuko dituzu, produktu eta zerbitzu berrien garapenaren aurreko fase estrategikoan enfasia eginez.
Masterra zuzenduta dago Industria Diseinuan Graduatutakoei eta hauen baliokideei, baita ingeniaritza eta arkitekturako adarreko irakaskuntza ofizialetan unibertsitate tituludunak direnei ere.
Informazio saioak
Unibertsitateko ateak ireki eta zehatz-mehatz azalduko dizkizugu titulua eta irteera profesionalak.
Nabarmentzen dugu
2010. urtetik, master aintzindaria gara
Ibilbide duala eskaintzen dizugu. Ikasketak eta lana uztartu ahal izango dituzu lehenengo ikasturtean
Bigarren mailan enpresa erreferenteetan ordaindutako 10 hilabeteko praktikaldiak egiteko aukera izango duzu
Gure langabezia-tasa %0-koa da eta gure promozioen %100-k titulazioarekin lotutako lanak ditu
FORMAZIO DUALA Lan egin ikasten duzun bitartean
PROIEKTUAK Design sprint-ak, proiektuak eta enpresekin tailerrak
METODOLOGÍA PROPIOA Ezagutu ezazu gure diseinu metodología
Irteera profesionalak
Masterrean lortutako gaitasunei esker ikasleek honelako erantzukizunak bereganatzeko prestakuntza izango dute:
- UX diseinatzailea
- Zerbitzuen diseinatzailea
- Produktuen diseinatzailea
- Diseinu estrategikoan aholkulari
- Marketin estrategiko zuzendaria
- I+G+B zentroetan Ikertzailea