Ikas-irakas prozesua
Metodologia
Unibertsitateko masterrak gizartearen eskaera berrietara egokitutako prestakuntza eskaintzen dizu, erronketan, proiektuetan, lantegietan eta enpresekiko design sprints-etan oinarritutako ikaskuntza aktiboko ereduaren bitartez. Eredua gidalerro hauetan oinarritzen da:
Masterreko lehen ikasturtearen hasieran, agentzia txiki batzuk sortuko dituzu zure ikaskideekin, zehazki Pertsonak Ardatz dituen Diseinuaren (Human Centred Design and Innovation Companies) zerbitzuak eskaintzen dituzten agentziak.
Hainbat enpresak hiru trantsizioei (teknologiko-digitala, energetiko-klimatikoa eta osasun eta gizarte arlokoa) lotutako benetako proiektuen erronkak planteatuko dizkizute, askotariko konplexutasun eta iraupenetakoak. Guztira, 5 erronka, hainbat arlotakoak, hala nola marka eta produktu estrategia, produktu eta zerbitzu digitalen diseinua eta gizarte berrikuntzako proiektuak.
Irakasgai guztiek laguntzen dute erronkak garatzen, eta helburu horrekin antolatzen dira. Ebaluazio guztiak erronkaren arabera antolatzen dira. Gainera, nazioarteko azoka eta biltzarretara joango zara, eta kanpoko espezialistak etorriko dira bisitan eta hainbat gairi buruzko eskolak emango dituzte.
Erronka horien adibideetako bat da “GeroLab Eraikiz” proiektua, zeina belaunaldien arteko loturak sustatuko dituzten zerbitzuak diseinatzean oinarritzen baita, komunitate garapenerako eta balio zahartzerako. Erronka belaunaldien arteko zerbitzu berri bat proposatzean eta tangibilizatzean datza; Eibarren egingo da, baina Gipuzkoako lurraldera transferitu beharko da.
Formakuntza esperientziak
Formakuntza Esperientzia gehiago
Masterreko bigarren ikasturtean, lau aukera izango dituzu:
- Praktikak enpresetan: egin ezazu MAL bat enpresa batean, ordainduta.
- Nazioartean: bizi ezazu 5 eta 10 hilabete arteko nazioarteko esperientzia Europako unibertsitate edo enpresetan.
- Ekintzailetza: sor ezazu Junior Enpresa Elkarte bat, lehen mailako jarduerarekin jarraituz, hala hirugarrenei diseinu zerbitzuak eskainiz nola produktu edo zerbitzu propio bat garatuz.
- Ikerketa: presta zaitez Diseinuaren Ikerketa Zentroan (DBZ) doktorego tesia egiteko.
Prestakuntza-esperientzia osoa ikus dezakezu hemen:
Ikasketa journey-a