ITP Aero enpresak formakuntza saio bat eskaini die Energiako graduko ikasleei

Atzealdea

ITP Aero enpresak formakuntza saio bat eskaini die Energiako graduko ikasleei

HITZALDIA

ITP Aero enpresak formakuntza saio bat eskaini die Energiako graduko ikasleei

Gas turbinak eta hegazkinen motorren inguruko formakuntza saioa eskaini du ITP Aero enpresak.

2019·04·01

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Energiaren Ingeniaritza Graduko hirugarren mailako ikasleek mundu mailako erreferente den ITP Aero euskal enpresaren eskutik formakuntza saio berezi bat izan dute. Enpresako ingeniaria den Javier Hervás Orona Ideoko campusera gerturatu da gas turbinen eta hegazkinen motorren inguruko kurtso labur bat ematera. Hegazkingintzaren historiari errepaso bat eman du (Wright anaiek lehen hegazkina asmatu zutenetik gaur arte), hegazkin ezberdinentzat motorren funtzionamendua eta diseinua erakutsi du, eta motorren garapenean funtsezkoak diren aspektu ezberdinak ere azaldu ditu.

Horrez gain, Javierrek ITP Aero enpresak zertan eta nola lan egiten duen azaldu die ikasleei, balio erantsi handiko teknologia garatzen duten enpresen eguneroko funtzionamendua ikusi ahal izan dutelarik.