Energiaren Ingeniaritza
Titulazio Ofiziala
Energiaren Ingeniaritzan Graduatua
Iraupena
240 ECTS
4 Urte
Campusa
Orona Ideo
Plazak
40 plaza
Hizkuntzak
Euskara, Gaztelania, Ingelesa
Modalitatea
Presentziala
PDF Katalogoa
Etorkizun jasangarriago baten alde, energia ahalik eta modu eraginkorrenean kudeatzea du helburu Mondragon Unibertsitateko Energiaren Ingeniaritza Graduak.
Energiaren sorkuntza sistemak aztertu eta diseinatzeko (energia berriztagarriak adb.) eta banaketa eta metaketa-sistemez arduratzeko (bateria adb.) prestatuko ditugu etorkizuneko energiaren ingeniariak. Egungo behar energetikoak antzeman beharko dituzte, enpresen beharrei erantzunez, ikerketaren bidez eta sistema, prozesu eta produktu berriak diseinatuz.
Egun, energiaren kontsumoa historiako handiena den honetan, sekula baino garrantzitsuagoa da lan egiteko ohiturak aldatzea, eraginkortasun energetikoa eta energia berriztagarrien erabilera sustatuz.
Ate irekiak
Goi Eskola Politeknikoko ateak ireki eta zehatz-mehatz azalduko dizkizugu titulua eta irteera profesionalak.
Nabarmentzen dugu
Soluzio garbiak eta iraunkorrak erronka energetikoei erantzuteko
Punta-puntako enpresak Euskadin energia arloan
Gradu Bukaerako Lana %100 enpresan
Europa-Euskadi-Gipuzkoaren lehentasuna
TESTIGANTZAK Atzerrian egonaldiak eta gradu bukarekao lana enpresatan
JASANGARRITASUNA Energiaren zikloa diseinatzen dugu eraginkortasuna eta jasangarritasuna helburu izanik.
BALIABIDEAK Punta-puntako azpiegitura teknologikoa
Irteera Profesionalak
Gorantza Doan Sektorea
Energiaren sektorea Euskadiko ekonomiaren motorrik garrantzitsueneko bat da. Inbertsio energetikoaren efektu traktorea jarduera indartsu bat eta balio kateko maila guztietan ezagutzak finkatzeko aprobetxatu da. Esaterako, efektu hori ekipamendu-ondasunen fabrikazioan edo azpiegitura energetikoen mantentze-lanetan nabaritu da.
Energiaren sektorea Euskadin dinamikoa eta lehiakorra da. 350 enpresa baino gehiagok osatzen dute, 44.000 milio euroko fakturazio bolumena sortzen dute eta 68.000 pertsonentzako enplegua.
I+G+b jarduera esanguratsua garatzen da. Kalkulatzen da enpresa horiek 400 milioi euro inguruko gastua egiten dutela I+G+bn urteko. Esfortzu teknologiko hau batez ere Euskadin gauzatzen da, horrela lurraldean bertan geratzen dira sortutako ezagutzak eta balio erantsi handieneko lanak.
Erantzukizunak
Energiako Ingeniaritzan graduatutako ikaslearen irteera profesionalak asko eta desberdinak dira. Hauek dira horietariko batzuk:
- Energia sorkuntza, garraio, banaketa eta kontsumo arloko ekipamendu eta instalazioak aztertu, diseinatu, mantendu eta integratu, ingurunearen iraunkortasuna eta ingurumen inpaktua kontuan hartuz.
- Zentral eta sare energetikoen ikuskapena eta mantentze-lana, energia berriztagarriei arreta berezia eskainiz.
- Energia kontsumo handia duten enpresa eta erakundeetako sistemak koordinatu.
- Enpresako sail guztietako produktu eta zerbitzu energetikoen salerosketa administratu, nazioarteko hornitzaileek modu eraginkor batean komunikatuz.
- Berrikuntzaren kudeaketa egin, aukeratu berriak antzeman eta merkatura eraman.
- Energia eraginkortasuna eta iraunkortasuna bermatzeko, energiarekin lotutako teknologia, produktu, zerbitzu eta produktuen inguruan pertsona eta enpresei aholkua eman.
Enpleagarritasun Maila Altuna
2012ko hirugarren hiruhileko LANBIDEko txostenaren arabera Goi Eskola Politeknikoko ingeniaritza ikasleen %30 gradu/master amaierako lana amaitutakoan kontratatu zituzten lan hau egin zuten enpresan (unibertsitate sistema barneko tasa altuenetarikoa bat).