Ikasketa plana

Titulazio Ofiziala

Energiaren Ingeniaritzan Graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 Urte

Campusa

Galarreta (Orona Ideo)

Plazak

40 plaza

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1045890, type=text, options=[]}

Katalogoa

2027KO IKASKETA PLANA 

Ikaslearen ikasketa plana, ikasleak aurretiko ezagutzaren araberakoa izango da.

pdf

Batxilergotik datozen ikasleak

Ikasketa plana

pdf

Goi Mailako Heziketa zikloetatik datozen ikasleak

Ikasketa plana

 

 

Energiaren Ingeniaritzako Gradua

Energiaren Ingeniaritzako profesionala izateak berekin dakar egungo energia-sistemak menderatzea eta etorkizuneko energia-beharrak detektatzea. Horregatik, hau guztia ikasiko duzu gradu honetan: energia-makinak diseinatzen, sare adimendunak kudeatzen eta aukera berriak detektatzen zenbait sistema eta produkturen energia-eraginkortasuna hobetzeko.

Energiaren Ingeniaritzako Graduko irakasgaiak

Ingeniaritza

 

MATEMATIKA

Ingeniaritzan sor daitezkeen arazo matematikoak konpontzeko gai izango zara.

 

FISIKA

Arazoak ebazteko mekanikaren, termodinamika elektromagnetismoaren legeak aplikatzen ikasiko duzu.

 

ADIERAZPEN GRAFIKOA

Planoak sortu eta interpretatzeko behar diren elementuak identifikatuko dituzu eta horretarako tresna digitalak erabiltzen ikasiko duzu.

 

 

INFORMATIKA

Programazioari, sistema eragileei eta ingeniaritzari aplikatutako datu-baseei buruzko ezagutzak eskuratuko dituzu.

Energia berriztagarriak

 

Elektronika

Asko ikasiko duzu energia berriztagarriaren eta mugikortasun elektrikoaren alorretara aplikatutako elektronikaz.

 

Sare elektriko adimendunak

Etorkizuneko sare elektrikoen oinarriak menderatuko dituzu, barne direla energia berriztagarriak, biltegiratze-sistemak eta trantsizio energetikoaren motak.

 

Energia fotovoltaikoa

Gai izango zara panel fotovoltaiko batek xurgatutako energia etxebizitza batean kontsumituko den energia elektriko bihurtzeko.

 

 

Energia eolikoa

Ikasiko duzu nola haizea energia bihurtzen duen haize-sorgailu batek.

Energia-eraginkortasuna

 

Energiaren aldetik autosufizienteak diren eraikinak

Gai izango zara ikuspegi termikotik eta elektrikotik energia-kontsumo garbikoak diren eraikinak diseinatzeko.

 

Bateriak

Gai izango zara bateriak oinarri dituzten biltegiratze-sistemak dimentsionatu eta moldatzeko.

 

Mugikortasun elektrikoa

Ibilgailu elektrikoak higiarazten dituzten elementuen funtzionamendua menderatzea lagungarri izango zaizu mugikortasun elektrikorako trantsizioan esku hartzeko.

 

 

Automatizazioa

Hona zer ikasiko duzun: energia-kontsumo adimenduneko instalazioak automatizatzeko ekipoak eta sistemak diseinatzen eta garatzen.

 

Empresa

 

Industria-antolamendua

Hau ikasiko duzu: instalazio industrialen antolamenduan energia-efizientzia hobetzeko oinarrizko kontzeptuak.

 

Auditoriak

Zenbait arlotan energia-auditoriak egiteko behar diren ezagutza teknikoak jasoko dituzu.

 

Ekoizpen-sistemak

Fabrikazio-sistemen energia-efizientzia eta kudeaketa hobetzeko behar diren trebetasunen jabe egingo zara.

 

Trebetasunak

 

Proiektuen kudeaketa

Proiektuak antolatzeko eta kudeatzeko gai izango zara. Proiektu-bulego baten antolamendu-egitura eta funtzioak menderatuko dituzu.

 

Komunikazioa

Hau ikasiko duzu: ideiak hizkera profesional, argi eta laburrean azaltzen, hau da, hobeto adierazten.

 

Izaera berritzailea

Gai izango zara aukera berriak detektatzeko eta energia-eraginkortasuna hobetzen duten soluzio berritzaileak garatzeko.

 

Proiektu errealak egingo dituzu graduan zehar

Ingurune erreal batean ikasiko dituzu kontzeptuak, gero ingurune profesionalean aurkituko dituzun proiektuen antzekoak garatuz. Hartara, hobeto zureganatuko dituzu kontzeptuak, eta askoz hobeto moldatuko zara lan-munduan hasten zarenean.

Ezagutu gure proiektuen araberako ikaskuntza-sistema

Aurreko Ikasketa Planak

Unibertsitatea baino gehiago gara