Helburuak eta konpetentziak

Titulazio Ofiziala

Energiaren Ingeniaritzan Graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 Urte

Campusa

Galarreta (Orona Ideo)

Plazak

40 plaza

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1045890, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Helburuak eta konpetentziak

"Energia-sistema jasangarriak diseinatu, garatu eta ezartzeko behar diren ezagutzak jasoko dituzu"

Hau da gradu horren helburua: egungo eta etorkizuneko energia-beharrak detektatzeko gai diren ingeniaritzako profesionalak trebatzea, alor horretan enpresek eta gizarteak dituzten premiak asetzeko, horretarako sistemak, prozesuak eta produktuak ikertuz eta diseinatuz.

Gero eta gehiago ari dira erabiltzen enpresak robotika, automatizazioa eta adimen artifiziala, guztiak ere energia-kontsumitzaile handiak. Beraz, efizienteak eta lehiakorrak izan nahi badute, eraginkorki kudeatu behar dute energia hori.

Gainera, kontuan izan behar duzu gizartea bere eredu energetikoa aldatzen ari dela, eta horrek eragina duela osasunaren esparruan (airearen kalitatean), gizartearen eremuan (mugikortasun elektrikoa) eta, jakina, teknologiaren arloan (banatutako sorkuntza, sare adimendunak). 

Gradu hori amaitzen duzunean, erronka errealei aurre egin diezunez, behar adina gaitasun izango duzu energia ekoizteko, biltegiratzeko eta kontsumitzeko proiektuak garatu eta ezartzeko, betiere ingurumena errespetatzen dutenak eta enpresei jasangarriagoak, eraginkorragoak eta lehiakorragoak izaten laguntzen dietenak.

Hauek egiteko behar diren gaitasunen jabe izango zara:

Egungo eta etorkizuneko energia-beharrak identifikatu

Zehatz-mehatz ezagutuko dituzu egungo energia-iturriak, eta ezaugarri dituzten parametro nagusiak aztertzeko gai izango gara.

Energia-ekipoak diseinatu

Energia-instalazioek euskarri dituzten oinarrizko printzipioak ikasiko dituzu (fluidoen mekanika, termodinamika, bero-transferentzia, automatika, elektronika, robotika), eta gai izango zara soluzio eraginkorragoak lortzearren hobekuntzak proposatzeko.

Sistemen energia-efizientzia hobetu

Gai izango zara makinen eraginkortasuna eta jasangarritasuna areagotzeko, bide batez mantentze- eta zerbitzu-kostuak gutxituz.

 

Sorkuntza jasangarriko sistemak aztertu eta dimentsionatu

Energia berriztagarriekin zein ez-berriztagarriekin lotura duten alor guztiak kudeatu ahal izango dituzu, haien energia-efizientzia hobetzeko.

Energia-prozesuak eta sare adimendunak kudeatu

Sareen errendimendua hobetu, galerak murriztu eta energia garraiatzeko sistemari malgutasun handiagoa emateko gai izango zara, haien segurtasunari eta fidagarritasunari bere horretan eutsiz.

nazioarekoa

Garraioa eta etxebizitza jasangarria

Elektromugikortasunaren alorreko berrikuntza jasangarriei lagunduko diezu (patineteak, autobusak eta auto elektrikoak), baita eraikuntza jasangarriari ere (etxebizitzak isolatzea, energia-ziurtagiriak, berokuntza-sistemak).

 

Gradu honetan lortutako ikaskuntza-emaitzak Goi-mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 2. mailarekin bat datoz.

Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko’, apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuan ezarritako betekizunak betetzen dituzuen ikasleek C1 (EGA) mailaren baliokidea egiaztatzeko betekizunaren salbuespena lortu ahal izango duzue.

 

Industria Enegiaren Ingeniaritza ikasteko betekizunak

  •   Oso gogokoa dut energiaren mundua.
  •   Ondo moldatzen naiz fisika eta kimika irakasgaietan.
  •   Ingurumenaz eta naturaz arduratzen naiz.

Persona

  •   Gauzak zorrotz aztertzen ditut; pertsona ordenatua eta logikoa naiz.
  •   Proiektuak aurrera ateratzeko beste batzuekin elkarlanean aritzea gustatzen zait.
  •   Kutsadura gutxitzen laguntzea gustatuko litzaidake.

 

Horrelakoa al zara zu ere? Bai? Bada, orduan, aukera ezin egokiagoa duzu gradu hau.

 

Energiaren Ingeniaritzako Graduan sartzeko betekizunak

 

Graduko irakasgaiak

  • Energia elektrikoaren bihurketa
  • Energia biltegiratzeko teknologiak
  • Sorkuntza termofluidikoko zikloak
  • Energia elektromekanikoaren bihurketa
  • Osagaietako energia-efizientzia
  • Sorkuntza banatua eta energia berriztagarriak
  • Energia-proiektuen bulegoa
  • Mikroprozesadoreak
  • Energia elektromekanikoaren bihurketa

 

Kontsultatu Energiaren Ingeniaritzako Graduko irakasgai guztiak

 

Energiaren ingeniaritzaren lan-aukerak 

Euskadiko ekonomiaren eragile nagusietako bat da energia, eta % 100 bermatua dute lana hori ikasten dutenek, bai eta lanpostu-eskaintza zabala ere, non besteak beste lan hauek egiteko aukera izango baituzu:

  • Instalazio elektrikoak diseinatu
  • Energia-zentralen eta -sareen mantentze-lanak egin
  • Enpresak eta erakundeak koordinatu
  • Energia-zerbitzuak salerosi
  • Energia-berrikuntza kudeatu
  • Produktuak ikuskatu eta ziurtatu
  • Proiektuak eta langileak kudeatu

Professional opportunities with the Degree

Unibertsitatea baino gehiago gara