Formazio duala
Zer da formazio duala?
Prestakuntza edo formazio duala prestakuntza-aldiak heziketa-zentroan eta enpresan edo erakundean txandakatzen dituen hezkuntza-jarduera da.
Mondragon Unibertsitatearen ibilbidea
Prestakuntza dualean, Mondragon Unibertsitatearen ibilbidea 1966an hasi zen. Orduan, Goi Eskola Politeknikoak ALECOP kooeratiba sortu zue, gaur egun Mondragon Unibertsitatea osatzen duten zentroetako ikasleek osatua. ALECOP kooperatiban, ikasketak eta lana txandakatu dira 50 urtean, eta, denbora horretan lortutako esperientziari esker, Mondragon unibertsitateak Euskadin eta Espainian aitzindaria den prestakuntza-eredu bat garatu du, Euskadiko beste zentro eta eskualde batzuetara hedatu izan dena.
2016-2017 ikasturtean, Mondragon Unibertsitateak "Mondragon Unibertsitateko presetakuntza dualaren esparrua" proiektu estrategikoa jarri zuen martxan. Haren bidez, unibertsitate-prestakuntza duala indartzeko, zabaltzeko eta beste ezagutza-arlo batzuetara hedatzeko oinarriak finkatu nahi ditu. Helburua da Mondragon Unibertsitatea unibertsitate-prestakuntza dualaren arloko erreferentziazko unibertsitatea izatea, bai modalitate dualeko tituluen eta ezagutza-arloen kopuruan, bai modalitate horretan parte hartzen duten ikasleen kopuruan.