Kiro Grifols enpresako ordezkaritza batek hitzaldia eskaini die Teknologia Biomedikoen Masterreko lehen mailako ikasleei

Atzera

Kiro Grifols enpresako ordezkaritza batek hitzaldia eskaini die Teknologia Biomedikoen Masterreko lehen mailako ikasleei

HITZALDIA

Kiro Grifols enpresako ordezkaritza batek hitzaldia eskaini die Teknologia Biomedikoen Masterreko lehen mailako ikasleei

Kiro Grifols espezializatuta dago ingurune biosanitarioetarako sistema automatizatuen diseinuan eta garapenean.

2019·04·15

$titulo.getData()


Apirilaren 3an Kiro Grifols enpresako ordezkaritza bat Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan izan zen Teknologia Biomedikoen Masterreko lehen mailako ikasleei hitzaldi bat eskaintzeko.  Hitzaldi horren helburua izan zen ingurune biosanitarioan start-up bat garatzeko prozesuko faseak eta erronkak ezagutzera ematea. Kiro Grifols, Arrasaten kokatutako enpresa, ingurune biosanitarioetarako sistema automatizatuen diseinuan eta garapenean dago espezializatua, hain zuzen ere, zitostatikoen (kimioterapia) eta zain barneko beste prestakin batzuen sorkuntza doituan. Gaur egun, Goi Mailako Eskola Politeknikoko ikasleak hartzen ditu Gradu/Master bukaerako Lanak egiten ari diren bitartean, baita ikasketak eta lana txandakatzeko praktika Dualetan ere. 

Zeharkako ponentzia

Goi Mailako Eskola Politeknikoak gai garrantzitsuen ponentziak kanpoko hizlariekin antolatzen ditu. Horregatik, ponentzia horren bitartez Goi Mailako Eskola Politeknikoak ikasleak kontzientziatu nahi ditu gailu medikoen esparruan indarrean dagoen araudiaren inguruan, esparru horretako arauketa beste sektore industrialetan baino zorrotzagoa baita. Horretarako, Teknologia Biomedikoen Masterreko ikasleek Borja Lizariri entzuteko aukera izan zuten. Bera Kiro Robotics (egun Kiro Grifols) proiektuaren zuzendari nagusia eta sustatzailea da hasieratik, 2010etik, eta ekipamendu ondasunen eta automatizazioaren sektorean esperientzia zabala du. Borja Lizarik ikasleei azaldu zizkien zeintzuk diren hartu beharreko erabakiak enpresa bat sortzeko orduan aurrera egin ahal izateko, eta zeintzuk diren egun sektore biomedikoak eskaintzen dituen aukerak. Ildo horretan, hainbat gai izan ziren mahai gainean jarri zirenak, hala nola inbertsioak, erregulazioa, merkatuen eta lehiakideen analisia eta lantaldearen osaera.