Mondragon Goi Eskola Politeknikoak materialen eraldaketaren inguruko kongresua antolatu du

Atzealdea

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak materialen eraldaketaren inguruko kongresua antolatu du

KONGRESUA

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak materialen eraldaketaren inguruko kongresua antolatu du

Kongresua Gasteizen egingo da maiatzaren 8tik 10era bitartean, eta 250 zientzia-lan baino gehiago aurkeztuko dituzte 34 herrialdetatik etorritako materialen eraldaketaren esparruko munduko 300 adituek.

2019·05·02

$titulo.getData()


European Scientific Association for Material Forming nazioarteko biltzarrak, zientziari eta teknologiari lotutako informazioaren baitan, materialak eraldatzeko prozesuetan mundu osoan izan diren azken ikerketen eta lorpenen berri ematea du helburua, industria- nahiz irakaskuntza-alorreko mundu osoko aditurik handienen eskutik.

Mondragon Unibertsitateak materialen eraldaketaren arloko bi ikerketa lerro ditu: Materialak Eraldatzeko Prozesu Aurreratuak eta Errendimendu Handiko Mekanizazioa. Bi talde hauetako ikertzaileek ikerketako proiektu askotan hartzen dute parte, inguruko enpresen lehiakortasuna handitzeko helburuarekin hauekin kolaboratzeaz gain. Honi esker, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa materialen eraldaketaren arloko erreferente eta Gasteizko ESAFORM kongresuko 22. edizioko antolatzaile da.

Programa

Kongresua Europa Jauregian egingo da, eta irekiera-ekitaldi instituzionalarekin emango dio hasiera, Cristina Uriarte Hezkuntzako sailburua; Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektorea; Carlos Garcia Mondragon Goi Eskola Politeknikoko zuzendaria; Roberto Uribetxeberria eskola bereko B+T (berrikuntza+transferentzia) alorreko koordinatzailea; eta Ton van den Boogard Herbehereetako Twenteko Unibertsitateko kidea eta ESAFORMeko lehendakariaren eskutik.

Hitzaldi nagusiak

Maiatzaren 8ko lehen hitzaldi nagusia Kyotoko Unibertsitate Teknologikoko Takayuki Hama irakasleak eskainiko du, plastikotasun kristalinoaren modelizazioa txapa konformazioko eragiketetan, eta arratsaldean, Andoitz Aranburuk, Fagor Arrasateko arintze-teknologietarako instalazio produktiboak, azalduko ditu. 

Ostegunean, maiatzaren 9an, EHT Zurich-eko Dirk Mohr irakasleak, akats harikorra iragartzeko azken aurrerapenak izeneko aurkezpena egingo du, eta TUM-eko Mathias Peter Hartmann-ek, PhD, material konposatuen konformazioa – prepegaren eskuzko inpregnaziotik prozesuaren kontrol integratuaren modelizaziorainoko bilakaera, etengabeko bilaketa, hitzaldia emango dituzte.

Azkenik, maiatzaren 10ean, Fernando Lasagni irakasleak emango du konferentziako azken hitzaldia, Aeronautikarako osagaien gehitze-fabrikazioa: balio-katean zeharreko gogoetak.