Mondragon Goi Eskola Politeknikoak industriaren digitalizazioaren arloko Europako proiekturik handienean parte hartuko du

Atzealdea

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak industriaren digitalizazioaren arloko Europako proiekturik handienean parte hartuko du

PROIEKTU EUROPARRA

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak industriaren digitalizazioaren arloko Europako proiekturik handienean parte hartuko du

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak parte hartuko du industriarentzako automatizazio eta digitalizazio irtenbideak bilatzeko Europako proiekturik handienean; proiektua Luleå University of Technology Unibertsitateak koordinatzen du. Arrowhead Tools deritzon proiektuak 91 milioi euroko aurrekontua eta 81 parte-hartzaile ditu, Volvo, Bosch eta Philips, Europako enpresa handienetariko batzuk, besteak beste.

2019·04·16

$titulo.getData()


Hiru urteko iraupena duen Arrowhead Tools proiektuaren helburua, ingeniaritza tresnak sortzea da, Europako industriari bideratutako eta digitalizazio eta automatizazio arloko irtenbideen hurrengo belaunaldirako. Tresna horiek IT eta teknologia operatiboa uztartzea eragozten duen hutsunea betetzen lagunduko dute, adibidez, industria Gauzen Internetera (IoT) eta "sistemen sistemara" bideratzeko egiten ari den lana; sistema handiak eraikitzeko, Gauzen Internet baliatuz. Teknologia berria Arrowhead Framework izeneko plataforma ireki baten bidez jarriko da erabiltzaileen eskura.

  • Arrowhead Tools erabiltzeak digitalizazio eta automatizazio irtenbide malguak eta seguruak garatzeak eragiten dituen kostuak ehuneko 25 eta 60 bitartean murriztea espero da. Horri esker, Suedia eta Europa lehiakorragoak izango dira eta lanpostu eta negozio aukera berriak sortuko dira; gainera, energia kontsumoa eta ingurumen aztarna murriztu egingo omen dira, Jerker Delsing, Luleå University of Technologyko Elektronika Industrialeko irakaslearen eta Arrowhead Toolseko koordinatzailearen esanetan.

Automobilgintza, meatzaritza, elektronika eta software industrietako 53 enpresek hartzen dute parte proiektuan. Plataforma eta tresnak industriako 22 erabiltzaileren kasutan probatuko dira. Arrowhead Toolsen helburu garrantzitsuetako bat digitalizazioan eta automatizazioan de facto estandarrak sortzea da, interoperabilitatea barne.

  • Estandar komunak behar ditugu. Gaur egun, milaka lekutan ari dira estandar desberdinak idazten. Arrowhead Tools industriak arlo honetan eskatzen duena kudea dezakeen ekimen horietako bat da, eta ez daude horrelako asko. Alderdi teknikoari dagokionez, baliteke mundu mailan dagoen ikuspegirik aurreratuena izatea gurea, dio Jerker Delsingek.

Arrowhead Tools proiektuaren aurrekontu osoa 91 milioi eurokoa da, eta parte hartzen duten enpresek horren erdia jartzen dute.

  • Industriak, Europako Batzordeak eta 18 herrialdek elkarrekin egiten duten inbertsioa da hau, esan du Jerker Delsingek, zera gehituz:
    • Arrowhead Toolsekin, argi dago Europak lehen postua mantendu nahi duela munduan, automatizazioari eta digitalizazioari dagokionez.

Informazio gehiago Arrowhead Toolsi buruz

Arrowhead Toolsek 91 milioi euroko aurrekontua eta 81 europar parte-hartzaile ditu, 28 unibertsitate eta ikerketa zentro eta 53 enpresen parte-hartzeaz gainera; enpresa horiek, besteak beste, automobilgintza, meatzaritza, elektronika eta software industrietakoak dira. Enpresen artean, aipatzekoak dira Bosch, Philips, Mondragon eta Infineon. Suediako enpresak honako hauek dira: Volvo, Boliden, Lindbäcks Bygg, Lundqvist Trävaru, Podcomp, BnearIT, eta EQUA.

Arrowhead Tools proiektuaren finantzaketa, parte hartzen duten enpresek eta ECSEL-JUk (Europa 2020 Estrategiaren baitako osagai eta sistema elektronikoentzako lankidetza publiko eta pribatua) egiten dute, parte hartzen duten herrialdeekin batera(Suedian, Vinnovaren bitartez).