Goi Eskola Politeknikoko ordezkaritza bat Bartzelonara joan zen HIFI-ELEMENTS proiektu europarraren jarraipenerako bilera batean parte hartzeko

Atzera

Goi Eskola Politeknikoko ordezkaritza bat Bartzelonara joan zen HIFI-ELEMENTS proiektu europarraren jarraipenerako bilera batean parte hartzeko

PROIEKTU EUROPARRA

Goi Eskola Politeknikoko ordezkaritza bat Bartzelonara joan zen HIFI-ELEMENTS proiektu europarraren jarraipenerako bilera batean parte hartzeko

Martxoaren 22an egin zen jarraipenerako bilera, IDIADA enpresak antolatuta.

2019·04·05

$titulo.getData()


Europar Batasunaren Horizon 2020 programak finantzatzen du HIFI-ELEMENTS proiektu europarra (High Fidelity Electric, Modelling and Testing), eta proiektua gomendio bat garatzen ari da e-drive osagai komunetarako ereduko interfazeen estandarizaziorako, existitzen diren ereduekin bateragarriak diren bertsioak inplementatuta. 

Goi Eskola Politeknikoaren ikerketa lerro bi ari dira parte hartzen HIFI proiektuan: energia elektrikoaren ikerketa lerroa eta softwarearen eta sistemen ingeniaritzarena Bartzelonak egindako “Kick of Meeting” bilera IDIADA enpresak antolatu zuen, eta
seigarren Work Packageari buruzkoa izan zen, eta bertan kide guztiek beren lorpenak azaldu eta bakoitza lantzen ari den eduki bereziari buruz eztabaidatu ahal izan zuten.  

Ibilbide zabaleko proiektua

HIFI-ELEMENTS proiektua ikerketan erreferenteak diren kontinente osoko erakunde batzuek babestuta dago, tartean FEV, RWTH (Aachen University), Ricardo, Tecnalia, CIDETEC, IVECO, DENSO ,TOFAS, IDIADA, TNO, MONDRAGON UNIBERTSITATEA, dSPACE, VUB (Bruselako Unibertsitatea), MAGNA, YASA MOTORS eta FORD daudela. Horiek denak batera ari dira programaren arrakasta bermatzeko, programaren helburu nagusia izanik lan fluxuak eta enpresen arteko lankidetza optimizatzea ekoizpen kostuak murrizteko eta ibilgailuen garapena optimizatzeko.