Mondragon Unibertsitateak POCTEFA programa abian jarri du Conectartecon zentroarekin batera

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateak POCTEFA programa abian jarri du Conectartecon zentroarekin batera

PROGRAMA

Mondragon Unibertsitateak POCTEFA programa abian jarri du Conectartecon zentroarekin batera

Conectartecon Zaldien bitartez Lagundutako Autolidergoaren garapenerako Berrikuntza eta Prestakuntzako Zentroa da, eta Mondragon Unibertsitatearekin batera berrikuntza proiektuak sortzea eta garatzea du helburu.

2019·02·01

$titulo.getData()


Enpresa Berrikuntza eta Proiektuen Zuzendaritza Masterraren barruan eta POCTEFA 2014-2020 programaren babespean (INTERREG V-A Espainia-Frantzia-Andorra programa), masterreko irakasle eta ikasle batzuk Conectarteconen instalazioetara joan dira, bertan garatzen diren praktikak analizatzeko. Jarduera esperimentatzea inspirazio iturri izan da INDUSTRY 4.0 Estrategiaren baitan elkarren artean erlazioa duten produktu eta zerbitzu berriak emango dituzten ideia berriak sortzeko.

Conectarteconek gizakiaren alde egiten du eta, horretarako, gizartean eta ekologian inpaktu positiboa duten alternatibak sortzen ditu, azkenean kontzientzian eta balioetan aldaketak eragiteko. Kontua da konpainia osoaren talentua garatzea, negozio berritzaileak sortzen jakiteko, bezeroak behar duen zerbitzua eskainita, enpresaren barruan zein kanpoan bizi kalitatea edukita, ingurumena errespetatuta eta denboran iraunkorrak izanda. 

Jaione Ganzarain, Edurne Elizade eta Carmen Mesonada irakasleak (hirurak Berrikuntza eta Proiektuen Kudeaketan adituak) Orona Ideoko campusera joan dira Lide Aguirre, Jone Arregi, Andrea Fuentetaja, Mariana Garcia eta Leire Llamas ikasleekin batera, eta saioa bukatu eta gero hauek izan dira beraien hitzak: 

“CONECTARTECONen instalazioetara egindako bisita honekin, gu geu ere konturatu ahal izan gara oso garrantzitsua dela nork bere burua ezagutzea gutako bakoitzak daukagun hoberena eman ahal izateko une oro, eta ez soilik lan ingurunean. Oso esperientzia berritzailea eta aberasgarria izan da, izan ere, gutako inork ez du orain arte harreman zuzenik izan zaldiekin eta, are gutxiago, gure adimen emozionalari eta garapen pertsonalari eta eta talde osoarenari probetxu ateratzeko metodo gisa. Gainera, uste dugu Mariannerekin eta zaldiekin ordu gutxitan ikasi duguna lagungarri izango zaigula gure proiekturako”.
Lide, Jone, Andrea, Mariana eta Leire