Berriak
Lan-eskaintza Marketin eta komunikazio eskolak emateko eta Komunikazio eta Marketin batzordean aritzeko, pertsona bat kontratatu nahi du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 2023·06·26
Curriculumak jasotzeko epea bukatuko da uztailaren 7an.
GipuzkoHarrok lehiaketa ‘GipuzkoHarrok: etorkizuneko Gipuzkoa irudikatzen’ bideo-lehiaketako sariak banatu ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 2023·06·23
Gipuzkoako etorkizuneko enplegua irudikatzea zen lehiaketaren helburua, eta, horretarako, parte-hartzaileek galdera honi erantzun behar zioten: “Nolakoa izango da etorkizuneko gipuzkoarron lana?”.
LanHezi proiektua Ekainaren 28an, webinarra hausnartzeko enpresen eta Lanbide Heziketako ikastetxeen arteko lankidetzaz 2023·06·20
Jardunaldia antolatu da LanHezi proiektuaren barruan, eta parte hartuko dute Gipuzkoako Foru Aldundiko, Lanbide Heziketako, enpresetako eta unibertsitateko ordezkariek
KAFETEGI ZERBITZUA Eskoriatzako campuseko kafetegi zerbitzua esleitzeko deialdia 2023·06·20
Eskoriatzako Dorleta eraikinean dago kafetegia. Uztailaren 7ra arte egongo da irekita proposamenak jasotzeko epea.
Euspot 2023 Gorka Santos eta Haizea Bedialauneta Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasleek irabazi dute Euspot 2023ko sari nagusia 2023·06·16
Lehiaketaren 12. edizio honetan, 149 spot aurkeztu dira, iaz baino 54 gehiago.
Hitzarmena Telesforo Monzon eLab-ek eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute 2023·06·15
Eskoriatzako campusean egindako sinadura ekitaldian parte hartu dute Urko Aiartza Telesforo Monzon eLab-eko zuzendariak eta Nagore Ipiña Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoak.
Orla banaketa 2023 Orla banaketa ekitaldia egin du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Arrasateko Amaia antzokian 2023·06·10
Ekitaldira deituta zeuden gradua bukatu duten 264 ikasleak. Ia 700 gonbidatu bildi dira Arrasateko Amaia antzokian egindako emanaldian.
DOKTOREGO TESIA Nerea Casas ikertzaileak Bikain ‘Cum laude’ lortu du bere doktore tesian 2023·06·09
Doktore berriak Eskoriatzako campusean aurkeztu du "Los equipamientos didácticos como recurso para la enseñanza de la Geología" tesia.
LEHIAKETA Mondragon korporazioak TFG/TFM sarien bigarren edizioa ipini du martxan non 18.000 € baino gehiago banatuko diren saritan 2023·06·07
Izena emateko epea irekita dago eta ezinbestekoa izango da TFG/TFMa 2022ko urriaren 1a eta 2023ko irailaren 30a bitartean aurkeztu izana
Euspot 2023 Euspot lehiaketara 149 spot aurkeztu dira, iaz baino 54 gehiago 2023·06·06
Ekainaren 15ean egingo da sari banaketa ekitaldia Aretxabaletako kultura-etxean.
Kooperatibismoa LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiaren eta Arizmendiarrietaren Lagunen Elkartearen arteko elkarlana 2023·06·06
Maiatzaren 26an, lan bilera egin zuten bi erakundeetako ordezkariek. Bilkuraren helburua izan da bi erakundeen arteko harremanari segida ematea eta partekatzea ‘Pertsona erantzulea enpresa kooperatiboan’ proiektuan egindakoak.
Kimu Berri Sariak 2023 Banatu dituzte Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradu Bukaerako Lan onenen Kimu Berri sariak 2023·06·05
Ekainaren 2an, Aretxabaletako campusean egindako ekitaldian, Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko 4. mailako ikasleek Gradu Bukaera Lanen aurkezpen publikoa egin eta Kimu Berri sarietan parte hartu zuten. Ekitaldian elkartu ziren ikasleak, fakultateko tutoreak eta erekundeetako tutore eta ordezkariak. Aurkezpena streaming bidez eskaini zuten.
Humanitate Digital Globalak ‘Erantzi’ ekitaldi soziala antolatuko dute Humanitate Digital Globalak graduko ikasleek Bilbon, ekainaren 8an 2023·06·01
Ilunion hotelean izango da ekitaldiarekin sustatu nahi dute gazteen arteko harreman afektibo-sexual osasuntsuak.
Gastronomia masterra Gastronomiako Irakasle Prestakuntzan unibertsitate masterreko ikasleak egonaldia egiten ari dira Euskal Herrian 2023·06·01
Online eskaintzen den unibertsitate masterreko ikasleek aukera izango dute bertatik bertara ezagutzeko, besteak beste, Basque Culinary Center-a eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea.
Kooperatibismoa Ekainaren 12an, gizarte-zerbitzuen eremuan sektore publiko eta kooperatiboen arteko harremanari buruzko online jardunaldia 2023·05·30
17:00etan hasiko den ekitaldian, parte hartuko dute Andaluziako Francesco Garceak, Kataluniako Elba Mansillak eta Euskal Herriko Mikel Gorostizagak.
Literatur topaketa Ana Urkizak, Mikel Etxaburuk, Joseba Sarrionandiak eta Koldo Izagirrek hartuko dute parte Literatur Topaketa 2023an 2023·05·30
‘Idazleen arteko topaketak’ lelopean, aurtengo ekitaldiak egingo dira Bilbao AS Fabrik-en, ekainaren 2an, eta Eskoriatzako campusean, ekainaren 14an.
Doktoregoa Hezkuntzan 2023-2024an Doktoregoa egiteko, ikertzaileei zuzendutako deialdia egin du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 2023·05·29
Deialdiak indartu nahi ditu hezkuntza-berrikuntzarekin lotutako ikerketa-ildo estrategikoak, Berrikuntza eta esku-hartzea hezkuntzan doktorego programaren baitan.
Jardunaldia STEM esperientziak partekatzeko lehen jardunaldia antolatu du, ekainaren 8an, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 2023·05·29
Jardunaldia online egingo da eta hiru STEM proiektuetan parte hartu duten DBHko irakasleek beraien esperientziak partekatuko dituzte. Gainera, Mireia Usart Rodríguez Kataluniako ikertzaileak hitzaldia eskainiko du.
Master berria UEU eta Eusko Ikaskuntza erakunde kolaboratzaileekin batera, Euskal kulturaren eragiletzan master berria aurkeztu du Mondragon Unibertsitateak 2023·05·25
Eskoriatzako campusean egindako bilkuran, parte hartu dute masterreko koordinatzaileak eta erakunde laguntzaileen ordezkariek: Aitor Bengoetxea UEUko zuzendariak eta Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzako lehendakariak.
Ikus-entzunezko Komunikazioa Ikus-entzunezko Komunikazioa graduari buruzko podcast-a egin du 4. mailako ikasle talde batek 2023·05·24
Bost ataletan, ikasleek jorratu dituzte gradu barruko zein kanpoko kontuak eta egin dute etorkizunari buruzko gogoeta.
3Kimu proiektua 3Kimu proiektuak aukeratu ditu bederatzi lan finalistak 2023·05·22
Publiko egin dituzte Arizmendi ikastolak, Lea Artibai ikastetxeak, Politeknika Txorierrik eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak sustatutako erronkaren azken fasera igaro diren bederatzi proiektuen izenak. Ekainaren 5ean, sari banaketa ekitaldia eta itxiera topaketa egingo dute Eskoriatzako campusean.
Hezkuntza Testuinguru eleaniztunetako alfabetatzea aztertzeko biltzarra antolatu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Bilbon 2023·05·19
Etxeko hizkuntzan ikasi gabe aurreikusitako emaitza akademiko eta pertsonala lortzen duten ikasleen alfabetatzea aztertuko dute biltzarrean.
Jardunaldia Mondragon Unibertsitateak hezkuntza digitalaren erronkak eta aukerak aztertu ditu jardunaldi batean Bilbao AS Fabrik campusean 2023·05·16
Partaide izan dira Amaia Arroyo Sagasta, Mondragon Unibertsitateako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasle eta ikertzailea, eta Cristina Sánchez Romero, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko (UNEDeko) irakasle eta ikertzaile aditua.
Rankinak Mondragon Unibertsitatea, egresatuen laneratze datuak direla eta, 9. postuan dago estatu mailan 2023·05·16
Euskal Herriko unibertsitateen artean, lehenengo tokian azaltzen da.
3Kimu proiektua Ireki dute epea bozkatzeko 3Kimu proiektuko bideo onenak 2023·05·10
Bideoen bitartez, MONDRAGON ezagutza dibisioko Arizmendi ikastola, Lea Artibai ikastetxea eta Politeknika Txorierriko ikasleek erantzun diote hurrengo erronkari: "Nola babesten ditugu gauzak eta pertsonak talketatik?". Lan bozkatuenak irabaziko du lehiaketako publikoaren saria.
Jardunaldia Hezkuntza digitalak dakartzan erronka eta aukerei buruzko jardunaldia, Bilbon, maiatzaren 16an 2023·05·04
Bilbao AS Fabrik-en egingo den ekitaldian, modu positiboan jarriko da fokua digitalizazioak hezkuntzari eskaintzen dizkion aukeretan.
Solasaldia Joseba Sarrionandia, Olaia Inziarte, Oihana Iguaran eta Mattin Irigoien partaideekin, eta kulturak eta kultur ekoizpenak euskal komunitatea indartzeko zer eginkizun duten aztertu dute 2023·05·03
Parte-hartzaile bakoitzak bere lan-arloaren ikuspegitik heldu dio gaiari -musika, literatura, antzerkia edo bertsolaritza-, eta esperientzia pertsonalak partekatuko ditu bere diziplina artistikoei buruz duen ikuspegiarekin. Solasaldia baliatu dute Euskal Kulturaren Eragiletzako master berria aurkezteko.
Prestakuntza hezkuntza Ikaskuntza erraztearekin eta hezkuntza-berrikuntzarekin lotutako prestakuntza eskaintza berria 2023·05·02
2023-2024an, iraupen eta gai desberdinetako ikastaro eta formazio bereziak eskainiko ditugu hezkuntzako profesionalei zuzenduta.
Kooperatibismoa Ekonomia sozial eta solidarioaren UNESCO katedra aurkeztu dugu 2023·04·27
Aurkezpena Kolonbiako Santa Martan egin da; ekitaldian parte hartu du Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektoreak.
Hitzarmena Kirol arloko ikerketa, garapena eta berrikuntza bultzatzeko, hitzarmena sinatu dute Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta Arrasate Rugby Taldeak 2023·04·26
Lankidetza proiektuaren helburua da ART-eko talde inklusiboko jokalari, dinamizatzaile, entrenatzaile eta gurasoei laguntzeko eta orientatzeko metodoa eta tresnak garatzea eta ezartzea.