Orla banaketa ekitaldia egin du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Arrasateko Amaia antzokian

Atzealdea

Orla banaketa ekitaldia egin du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Arrasateko Amaia antzokian

Orla banaketa 2023

Orla banaketa ekitaldia egin du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Arrasateko Amaia antzokian

Ekitaldira deituta zeuden gradua bukatu duten 264 ikasleak. Ia 700 gonbidatu bildi dira Arrasateko Amaia antzokian egindako emanaldian.

2023·06·10

$titulo.getData()


Atzpo, ekainak 9, gradu amaierako ekitaldia egin zuen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Arrasateko Amaia antzokian. Orla banaketa ekitaldira deituta zeuden 2019-2020 ikasturtean ikasketak hasitako 264 ikasleak. Horietatik 126 ikasle dira Lehen Hezkuntzako modalitate presentzialekoak eta 13 online modalitatekoak; 64 ikasle Haur Hezkuntzako modalitate presentzialekoak eta 12 online modalitatekoak eta, azkenik, 46 ikasle Ikus-entzunezko Komunikazioa gradukoak. Oroigarri banaketa ekitaldian ia 700 senide eta lagun bildu dira, Amaia antzokia goraino bete arte.

 

 

 

Ekitaldian, parte hartu dute Nagore Ipiña Fakultateko dekanoak, Ane Zuazubiskar kazetaria eta Ikus-entzunezko Komunikazio graduko ikasle ohiak eta graduetako zenbait ikaslek eta ikasle ohik testigantza ematen eta ikuskizunak eskaintzen.

 

Ekitaldiaren ondoren, luntxa eta photocall-a eskaini dute Arrasateko Uarkape pilotalekuan.

 

Orla banaketa ekitaldiko argazki galeria:

 
Orla banaketa: 2022-2023 promozioa