STEM esperientziak partekatzeko lehen jardunaldia antolatu du, ekainaren 8an, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Atzealdea

STEM esperientziak partekatzeko lehen jardunaldia antolatu du, ekainaren 8an, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Jardunaldia

STEM esperientziak partekatzeko lehen jardunaldia antolatu du, ekainaren 8an, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Jardunaldia online egingo da eta hiru STEM proiektuetan parte hartu duten DBHko irakasleek beraien esperientziak partekatuko dituzte. Gainera, Mireia Usart Rodríguez Kataluniako ikertzaileak hitzaldia eskainiko du.

2023·05·29

$titulo.getData()


Ekainaren 8an, STEM esperientziak partekatzeko jardunaldia antolatuko du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Bilkura online egingo da eta bertan aurkeztuko dituzte STEM proiektuekin lotutako hiru esperientzia: STEMotiv, 3Kimu eta ZTIM HUB

 

Jardunaldian parte hartuko dute hiru proiektu horiek bideratu dituzten Fakultateko irakasleek eta Zumaiena ikastetxean, Lea Artibai ikastetxean eta Arizmendi ikastolan egitasmoak gidatu dituzten irakasleek. Gainera, hitzaldi bat ere eskainiko dute: Mireia Usart Rodríguez, ARGET ikerketa taldeko ikertzailea eta Universitat Rovira y Virgili-ko irakasleak azalduko du bere ikerketa taldeak esku artean dituen STEM proiektuak.

 

Ekitaldia irekia da, baina interesatuek izena eman beharko dute aldez aurretik.

  • Eman izena: STEM esperientzien lehen jardunaldia.

 Egitaraua

  • 16:30 Agurra eta ekitaldiaren hasiera.
  • 16:45 Hitzaldia. Mireia Usart Rodríguez (Universitat Rovira y Virgili).
    • Galdera-erantzunak.
  • 17:30 STEM esperientziak:
    • STEMotiv: Patricia Aránzazu González Atutxa (Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea) eta Koro Epelde Nazabal (Zumaiena Ikastetxea, Zumaia).
    • 3Kimu: Naroa Elortegi García (Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea) eta Iñaki Plaza Azkarate (Lea Artibai Ikastetxea, Markina-Xemein).
    • ZTIM HUB: Ainara Bilbao Eraña (Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea) eta Aitor Ciardegui Iriarte (Arizmendi Ikastola, Arrasate).
  • 18:30 Galdera-erantzunak eta ekitaldiaren amaiera.

Irati Romero Garmendia Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasleak gidatuko du jardunaldia.

STEM hezkuntza-ereduaren garrantzia bolo-bolo dabilen garai honetan, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak uste du garrantzitsua dela Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza etapako ikasleen artean, STEM gaietan alfabetatzea eta ikasketa eta lanpostu horiekiko interesa eta motibazioa piztea eta eskoletako irakasleak gai horietan trebatzea.