Telesforo Monzon eLab-ek eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute

Atzealdea

Telesforo Monzon eLab-ek eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute

Hitzarmena

Telesforo Monzon eLab-ek eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute

Eskoriatzako campusean egindako sinadura ekitaldian parte hartu dute Urko Aiartza Telesforo Monzon eLab-eko zuzendariak eta Nagore Ipiña Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoak.

2023·06·15

$titulo.getData()


Atzo, ekainak 15, elkarlanerako hitzarmena sinatu zuten Telesforo Monzon eLab-ek eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Sinadura ekitaldian parte hartu zuten bi erakunde horietako ordezkariak, Urko Aiartza Telesforo Monzon eLab-eko zuzendariak eta Nagore Ipiña Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoak. 

 

 

 

Hitzarmenak jasotzen du bi erakundeei interesatzen zaiela beraien lankidetzako harremanak finkatzea, uste dutelako garrantzitsua dela harreman estuak eta lankidetza eraginkorra izatea. 

 

Hitzarmenaren arabera, hauek izango dira bi erakundeek batera arituta, eta beste hainbatekin lankidetza bilatuta, landuko dituzten gai nagusiak: prospektiba estrategikoa, agenda politiko berria, eta gobernantza eta politiken berrikuntza. Lankidetza-hitzarmena asmo orokor eta argi batek bideratuko du: euskal herrigintzak garai historiko berriari, lankidetzaren bidetik eta eraldaketako kulturan oinarrituta, erantzun sistemikoa emateko xedeari ekarpena egitea, hurrengo bi hamarkadetako trantsizioei herri modura eman diezagun aurre. Azken urteotan Telesforo Monzon eLabek LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiko Herrigintzaren Berrikuntzan egitasmoarekin landutako proiektuak izango dira abiapuntua, eta lankidetza-hitzarmenak bi erakundeak epe ertain-luzera begira aritu daitezen erraztu eta bideratuko du.

 

Sinadura ekitaldiaren ondoren, Urko Aiartza Telesforo Monzon eLab-eko zuzendariak esan du “gogoeta eta esperimentazioa ardatz duen gurea moduko laborategi baterako, oso inportantea da Mondragon Unibertsitatea bezalako erakundeekin elkarlanean aritzea, herrigintzak dituen erronken aurrean prospektiba egiteko”. Bere aldetik, Nagore Ipiña Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoak gehitu du hitzarmena oso bat datorrela Fakultatearen balioekin eta aukerak emago diola Mondragon Unibertsitateari  “herrigintzaren markoan esperimentatzeko eta sarea sustatzeko”.

 

Bukatu aurretik, erakundeetako ordezkariek gaineratu dute hizarmenarekin sustatu nahi dutela erakundeen arteko ahalik eta elkarlan eraginkorrena, betiere, erakunde bakoitzaren autonomia bermatuta. Sinatzaileen esanetan, helburua da erakunde bien jardunak ahalik eta koordinatuen eramatea, indarrak biderkatzeko asmoarekin. Sinatzaileen esanetan, helburua da erakunde biak ahalik eta ondoen koordinatzea, bien arteko indarrak biderkatzeko asmoarekin.