Euspot lehiaketara 149 spot aurkeztu dira, iaz baino 54 gehiago

Atzealdea

Euspot lehiaketara 149 spot aurkeztu dira, iaz baino 54 gehiago

Euspot 2023

Euspot lehiaketara 149 spot aurkeztu dira, iaz baino 54 gehiago

Ekainaren 15ean egingo da sari banaketa ekitaldia Aretxabaletako kultura-etxean.

2023·06·06

$titulo.getData()


2023ko edizioan, Euspot euskarazko spot lehiaketak parte-hartzea historikoa izan du: guztira, 149 lan aurkeztu dira, iaz baino 54 spot gehiago. Aurkeztutako lanen artean, 39 lan 18 urtetik gorakoek eginak dira, eta 110 spot 18 urtetik beherakoek eginak.

 

Sari banaketa ekitaldia

Ekainaren 15ean egingo da, Aretxabaletako Arkupe kultura-etxean, aurtengo edizioko sari banaketa ekitaldia. Aurkezle lanetan Tor magoa arituko da eta magia ikuskizuna ere eskainiko du. Ekitaldia 19:00etan hasiko da, sarrera irekia izango da eta ekitaldiaren ostean untxa egongo da.

Sariak

Hiru mila euro baino gehiago banatuko dira saritan, lehiaketaren 12. edizio honetan:

  • Spotik onena (1.000 euro).
  • Publikoaren saria (500 euro).
  • Gazteen saria (18 urtetik beherakoak) (500 euro).
  • Musika sinkronizazio onenaren saria (300 euro).
  • Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena (500 euro).
  • Arizmendiko ikasleen spotik onena (250 euro).
  • Publikoaren sarira  (500 euro).

Aurtengo gaia: “Zientzialari eta ikertzaile izan nahi dut!”

Parte-hartzaileek 30 segundoko iragarki bat sortu behar izan dute bokazio zientifiko eta teknikoak sustatzeko, gazteengan zientzia eta teknologiarekiko interesa eta grina pizteko eta munduaren eraldaketan aktiboki parte hartzeko. Aukeratutako gaiaren nahi izan da STEAM gaiak gazteengana hurbildu eta STEAM eduki eta lanbideen interes eta ezagutza maila handitu. Lehiaketarekin sustatu nahi izan dira sormena, ikasteko grina eta entsamendu zientifikoa.

 

Lehiaketako aurtengo babesle nagusia da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana Euskadi 2030 (ZTBP 2030).

 

500 ikasle sormenari buruzko formazio saioetan

Spot egileen harrobia indartzeko asmotan, aurten ere antolakuntzak ikus-entzunezko publizitatearen gaineko formazioak eskaini ditu Euskal Herriko ikastetxeetan. Formazio saio horien helburua izan da sormena eta publizitate sena sustatzea eta lehiaketan parte hartzera animatzea. Azken urteetan 4.000 ikasle baino gehiagok jaso fute Euspoteko formazio Euskal Herriko hezkuntza zentro ezberdinetan.

 

Antolatzaileak

Honako hauk dira Euspot euskarazko spot lehiaketaren antolatzaileak: Aretxabaletako Udala, Arteman Komunikazioa, Arizmendi Ikastola eta Mondragon Unibertsitateko Aretxabaletako Komunikazio campusa.