2023-2024an Doktoregoa egiteko, ikertzaileei zuzendutako deialdia egin du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Atzealdea

2023-2024an Doktoregoa egiteko, ikertzaileei zuzendutako deialdia egin du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Doktoregoa Hezkuntzan

2023-2024an Doktoregoa egiteko, ikertzaileei zuzendutako deialdia egin du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Deialdiak indartu nahi ditu hezkuntza-berrikuntzarekin lotutako ikerketa-ildo estrategikoak, Berrikuntza eta esku-hartzea hezkuntzan doktorego programaren baitan.

2023·05·29

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak kaleratu egin du Doktoregoa Fakultatean egiteko deialdia; deialdiaren helburua da indartzea hezkuntza berrikuntzarekin lotutako ikerketa ildo estrategikoak. Fakultateak eskainiko die bi ikertzaileei bere jarduna garatzeko aukera eta ikerketa kolaboratiboan lan egiteko testuingurua.  

 

2023-2024 ikasturterako deialdi honekin, nahi dira erakarri bi ikertzaile, Berrikuntza eta Esku-hartzea Hezkuntzan Doktorego Programan jarduteko. Zehazki, deialdia zuzentzen zaie hezkuntza-berrikuntzaren bueltan ondoko eremu hauetan doktorego-tesia egingo duten ikertzaileei:

  • STE(A)M eta digitalizazioa: konpetentzia digitala, teknologia digitala hezkuntzan, komunikazio digitala, STE(A)M proiektuak…
  • Hizkuntzak eta kulturak: askotariko alfabetatzeak, euskararen eta euskal kulturaren sustapena, eleaniztasuna…
  • Hezkuntza eta gizartea: kulturartekotasuna, hezkuntza-komunitatea saretzea, gizarte zientzien diziplinarteko didaktika…
  • Hezkuntza prozesuak: aniztasunaren trataera, ebaluazioa, metodologia, kodozentzia, Dual hezkuntza…

Balioztatuko da eremu horien baitan Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako edo Bigarren Hezkuntzako praktikan oinarritutako

Bestalde, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiaren lanari jarraiki, deialdian aintzat hartu eta balioztatuko dira hezkuntza kooperatiboaren inguruko ikerketa proiektuak. 

 

Interesatuek aukera izango dute 2023ko irailaren 6ra arte beraien ikerketa proiektua aurkezteko. Edozein zalantza argitzeko eta proiektuak bidaltzeko, erabili hurrengo helbidea: ilarrea@mondragon.edu

 

Deialdi honetan aukeratutako doktoregaiak izango dira Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko PIFak, alegia, Prestakuntzan dauden Ikerlarien Figurak, eta beraien jardunaren gehiengoa ikerketa tesira bideratuko dute. Bi pertsona aukeratuko dira Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean epe mugatu batean kontratatuta, esan bezala, PIF figurapean. Aukeratuei, urtero luzatuko zaie kontratua, gehienez hirutan, baldin eta ebaluazioa aldekoa bada. Ikerketa proiektuen garapena sustatzeko, erakundearen ezagutza estrategikoa bultzatzeko eta doktoregaien integrazioa, motibazioa eta konpromisoa bermatzeko helburuz sortutako figura da. Xedea da jakintza zientifikoa doktorego-aurreko kontratuaren bidez garatzea eta nazioartekotzea sustatzea.