Ekainaren 12an, gizarte-zerbitzuen eremuan sektore publiko eta kooperatiboen arteko harremanari buruzko online jardunaldia

Atzealdea

Ekainaren 12an, gizarte-zerbitzuen eremuan sektore publiko eta kooperatiboen arteko harremanari buruzko online jardunaldia

Kooperatibismoa

Ekainaren 12an, gizarte-zerbitzuen eremuan sektore publiko eta kooperatiboen arteko harremanari buruzko online jardunaldia

17:00etan hasiko den ekitaldian, parte hartuko dute Andaluziako Francesco Garceak, Kataluniako Elba Mansillak eta Euskal Herriko Mikel Gorostizagak.

2023·05·30

$titulo.getData()


Ekainaren 12an, Kooperatibismoan eta Kudeaketa Sozioenpresarialean Unibertsitate Masterrak bultzatutako jardueren artean, webinarra eskainiko du Mondragon Unibertsitate LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiak: Sektore publiko-kooperatiba elkarlana gizarte-zerbitzuen eremuan:  gizarte-ekonomiatik egindako balio-ekarpena. Ekitaldia 17:00etan hasiko da, gaztelaniaz eskainiko da eta 18:30ean amaituko da. 

 

Honako hauek hartuko dute parte webinarrean:

  • Francesco Garcea: Escuela de Economía Social (Andaluzia).
  • Elba Mansilla: La Ciutat Invisible (Catalunya).
  • Mikel Gorostizaga: Agintzari (Euskal Herria).

Gainera, parte-hartzaile eta dinamizatzaile lanetan arituko dira Leire Uriarte LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiko ikertzailea eta masterreko koordinatzailea eta Julen Iturbe-Ormaetxe Consultor artesano, PhD eta masterreko irakaslea.

 

Ekitaldi irekia izango da, baina interesatuek aldez aurretik izena eman beharko dute.

  • Izen-ematea: Sektore publiko-kooperatiba elkarlana gizarte-zerbitzuen eremuan:  gizarte-ekonomiatik egindako balio-ekarpena.