Kooperatibismoa eta Kudeaketa Sozioenpresariala
Kooperatibismoan eta Kudeaketa Sozioenpresarialean Unibertsitate Masterrean, gizarte-ekonomiako erakunde eta kooperatiben kudeaketa integralerako prestakuntza jasoko duzu. Horretarako, murgilduko zara munduan erreferentziazko den kooperatiba ekosistema batean Mondragon Kooperatiba Esperientzian.
Nazioarteko master honek 60 ECTS kredituko balioa du, eta %100 online bidez ematen da. Badago, gainera, Mondragonen egonaldi bat egiteko aukera. Metodologiari dagokionez, kasu eta erronketan oinarriturik, konpetentzien eta esperientzietan oinarrituriko ikaskuntzen aplikazio praktikoa sustatzen da.
Bi ibilbide eskaintzen ditu masterrak: ibilbide profesionala eta ikerketa ibilbidea. Ikerketa ibilbidea aukeratzen baduzu (modulu metodologikoak: 20 ECTS), doktorego-tesia egiteko aukera izango duzu. Ibilbide bat edo bestea hautatuta, guztira 60 ETCS ditu masterrak.
Kooperatibismoaren ikerketan erreferentea den LANKI Kooperatibismoaren ikertegiak zuzentzen du Kooperatibismoan eta Kudeaketa Sozioenpresarialean Unibertsitate Masterra.
Informazio saioak
Unibertsitateko ateak ireki eta zehatz-mehatz azalduko dizkizugu titulua eta irteera profesionalak.
Izen-ematea
Nabarmentzen dugu
Metodologia aktibo eta kolaboratiboen bidez ikasiko duzu.
Zure garapen profesional eta pertsonalarekin konprometituriko irakasleen laguntza izango duzu.
Kudeaketa-esperientzia eta -eredu aurreratuenetan murgilduko zara.
Mondragonen esperientzia kooperatiboa barrutik ezagutuko duzu.
MBL praktikoa Zure neurrira egindako Master Bukaerako Lana
Kooperatibismoan erreferentea Kooperatibismoaren eta gizarte-ekonomiaren sustapenean erreferente den LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiak zuzentzen du masterra
MONDRAGON EGONALDIA Nahi izanez gero, 10 eguneko murgilketa, mondragon esperientzia kooperatiboaren garapenaren klabeak ezagutzeko.
Irteera Profesionalak
Kooperatibismoa eta Kudeaketa Sozioenpresariala Masterra amaitzen duten ikasleek kooperatiben eta ekonomia sozialeko beste enpresa batzuen kudeaketa integralerako edo ikerketarako gaitasun praktikoak garatuko dituzte.
Kooperatibismoaren ezagutzan sakontzeaz gainera, zehazki, gaitasuna lortuko dute esparru hauetan kudeaketa- eta lidergo-funtzioak betetzeko:
- Erakundeetako parte-hartzea.
- Kultura kooperatiboa eta lantaldeak erraztea.
- (Barne) ekintzailetza eta berrikuntza.
- Marketina eta eraldaketa digitala.
- Estrategia.
- Talentuaren garapena.
- Interkooperazioa. Gizarte-eraldaketa.