‘Erantzi’ ekitaldi soziala antolatuko dute Humanitate Digital Globalak graduko ikasleek Bilbon, ekainaren 8an

Atzealdea

‘Erantzi’ ekitaldi soziala antolatuko dute Humanitate Digital Globalak graduko ikasleek Bilbon, ekainaren 8an

Humanitate Digital Globalak

‘Erantzi’ ekitaldi soziala antolatuko dute Humanitate Digital Globalak graduko ikasleek Bilbon, ekainaren 8an

Ilunion hotelean izango da ekitaldiarekin sustatu nahi dute gazteen arteko harreman afektibo-sexual osasuntsuak.

2023·06·01

$titulo.getData()


Humanitate Digital Globalak (HDG) graduko 2. mailako ikasleek ekitaldi soziala antolatuko dute, ekainaren 8an, Bilbon. Ilunion hotelean izango den ekitaldiarekin sustatu nahi dituzte harreman afektibo-sexual osasuntsuak gazteen artean.

 

 

 

18:00etatik 20:30etara luzatuko den ekitaldian, parte hartuko dute hurrengo artista eta hizlariek: Josu Cardoso, Unai Rivera, Irati Erauskin, Aida de la Calle eta Idoia Madarieta.

 

Erantzi ekitaldian, gazteen arteko harreman afektibo-sexualen gainean dauden aurreiritziak aztertu eta landuko dituzte, beste batzuen artean, biolentzia sexuala, zaintza eta tabuen gaiak, betiere, modu dinamiko eta erakargarri batean. Mahai-inguruak, bakarrizketak eta zenbait dinamika baliatuta, ekitaldian uztartuko dituzte gazteen esperientziak eta profesionalen ikuspuntuak.

 

Egitaraua

  • 17:55 Ate irekiera.
  • 18:05 Ongi etorria eta aurkezpena.
  • 18:20 Lehen dinamika: Elkar ezagutzen.
  • 18:30 Bakarrizketa: Josu Cardoso.
  • 18:40 Bigarren dinamika: Sekretuak oihukatzen.
  • 19:00 Mahai-ingurua: Irati Erauskin, Unai Ribera, Aida de la Calle eta Idoia Madarieta.
  • 20:10 Hirugarren dinamika: Murala ko-sortzen.
  • 20:20 Amaierako agurra.

Hau da Humanitate Digital Globalen graduko 2. mailako ikasleek era honetako ekitaldi soziala antolatzen duten bigarren aldia. Iazko ikasturtean, eta graduko Ekitaldi sozialen antolaketa eta kudeaketa moduluaren barruan, osasun eta gaixotasun mentalen inguruan sentsibilizatzeko Taburu jardunaldia antolatu zuten.