Osasun eta gaixotasun mentalen inguruan sentsibilizatzeko, ‘Taburu’ jardunaldia antolatu dute Humanitate Digital Globaleko ikasleek

Atzealdea

Osasun eta gaixotasun mentalen inguruan sentsibilizatzeko, ‘Taburu’ jardunaldia antolatu dute Humanitate Digital Globaleko ikasleek

Jardunaldia

Osasun eta gaixotasun mentalen inguruan sentsibilizatzeko, ‘Taburu’ jardunaldia antolatu dute Humanitate Digital Globaleko ikasleek

Graduko 2. mailako ikasleek antolatutako ekitaldi akademiko-ludikoa egingo da, ekainaren 10ean, Bilboko BBK Kuna aretoan.

2022·06·06

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Humanitate Digital Globalak (HDG) graduko 2. mailako ikasleek jardunaldia antolatu dute, osasun eta gaixotasun mentalen inguruan sentsibilizatzeko. Ekitaldi akademiko-ludiko hau egingo da, ekainaren 10ean, Bilboko BBK Kuna aretoan (Urazurrutia kalea, 3). 

 

Ebentoa 16:00etan hasiko da eta 21:30etan bukatu. Sarrerak 6 euro balio du eta, dagoeneko, salgai daude sarrera txartelak. 

HDGko ikaskeek nahi izan dute osasun eta gaixotasun mentalen gaia jorratu, ikusi dutelako arazo sozial larria dela eta, oraindik ere, gai hori tabu handia dela gizartean. Taburu ebentuaren helburua da gaixotasun horiek duten pertsonei hurbiltasuna adieraztea eta sufritzen duten estigmatizaioaren kontra egitea.

 

EGITARAUA

  • 16:00-16:30 (Eus.) Ongi etorria.
  • 16:30-18:00 (Es.) Gaixotasun mentalak pairatzen dituzten pertsonekin elkarrizketak. Argia Fundazioa eta Bizitegi.
  • 18:00-18:30 Atsedena.
  • 18:30-19:30 (Eus.) Hitzaldia: Gizartearen egoera eta tendentziak; Indibidualismo eta interdependentziaren beharra. Jon Mentxakatorre (Mondragon Unibertsitatea).
  • 19:30-20:00 (Elebi.) Performance artistikoa.
  • 20:00-20:10 (Eus.) Ekitaldiaren amaiera.
  • 20:10-21:30 Afari-merienda musikatua Adaxkan. Dj Kkixxo.
    • Erakusketa.
    • Graphic recording.