Marketin eta komunikazio eskolak emateko eta Komunikazio eta Marketin batzordean aritzeko, pertsona bat kontratatu nahi du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Atzealdea

Marketin eta komunikazio eskolak emateko eta Komunikazio eta Marketin batzordean aritzeko, pertsona bat kontratatu nahi du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Lan-eskaintza

Marketin eta komunikazio eskolak emateko eta Komunikazio eta Marketin batzordean aritzeko, pertsona bat kontratatu nahi du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Curriculumak jasotzeko epea bukatuko da uztailaren 7an.

2023·06·26

$titulo.getData()


Talde konprometitu baten kide izan nahi duzu? Metodologia berritzaile eta eraldatzaileekin lan egin nahi duzu? Nahi duzu garatu profesionalki eta pertsonalki punta-puntako erakunde batean? 

 

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Marketin arloko eskolak emateko eta Fakultateko Komunikazio eta marketin Batzordean aritzeko tekniko bat kontratatu behar du 2023-2024 Ikasturterako. Eskolak emango ditu Ikus-entzunezko Komunikazioa graduan, Aretxabaletako campusean. Curriculumak jasotzeko epea bukatuko da 2023ko uztailaren 7an. 

 

Marketin irakaslea eta Komunikazio eta marketin taldeko teknikaria (bidali CV, hemen)

Lan esparruak:

  1. Marketin eta komunikazio arloko eskolak ematea Ikus-entzunezko Komunikazio graduan, Aretxabaletako campusean (komunikazio planak, marketin digitala: SEO, SEM, sare sozialak…).
  2. Marketin eta komunikazio arloetako etengabeko prestakuntzako proiektuen diseinua, kudeaketa eta eskolak ematea.
  3. Fakultateko Komunikazio eta marketin Batzordeko kide izatea: publizitatearen kudeaketa, eduki komunikatiboen kudeaketa, sare sozialak plangintza eta kudeaketa, community manager lanak, ekitaldien jarraipena…

Ezaugarriak

  • Graduatua, lizentziaduna edo masterra Ikus-entzunezko Komunikazioan, marketinean, kazetaritzan edo publizitatean. 
  • Doktorea izatea hartuko da kontuan.
  • Euskara: C1 / C2.
  • Ingelesa: C1 izatea hobesten da.
  • Lan esperientzia: Marketin, komunikazioan eta hezkuntza esparruetan eskarmentua.
  • Proaktiboa eta sortzailea izatea.
  • Ziurgabetasun egoerak ondo kudeatzea.
  • Taldean eta sarean lan egitea.
  • Gida baimena (B) eta autoa.

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean lau jakintza arlo jorratzen ditugu, hiru campusetan; Eskoriatzan, hezkuntza eta kooperatibismoa; Aretxabaletan, komunikazioa; eta Bilbao AS Fabrik-en, humanitateak eta hezkuntza. 

 

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea, 1976 geroztik, gizartean eragiten. Zatoz gurekin!