Berriak
Lankidetza-Hitzermena Mondragon Unibertsitateak Hego Korearekiko harremanak sendotu ditu, unibertsitate eta erakundeekin lankidetza-hitzarmenak sinatuta 2023·06·07
Hego Korea erreferentziazko herrialdea da Mondragon Unibertsitatearen nazioartekotze-jardueren barruan
LEHIAKETA Mondragon korporazioak TFG/TFM sarien bigarren edizioa ipini du martxan non 18.000 € baino gehiago banatuko diren saritan 2023·06·07
Izena emateko epea irekita dago eta ezinbestekoa izango da TFG/TFMa 2022ko urriaren 1a eta 2023ko irailaren 30a bitartean aurkeztu izana
PROIEKTUA Mondragon Unibertsitatea, Ikerlan eta Sustainable Innovations, Fastesteko bazkideak, bateria-sistemak garatzeko Fast-Track proba hibridoen plataforma bat eskaintzeko proiektua 2023·06·07
Proiektua ia 4,8 milioi eurorekin finantzatu da.
Mendi lasterketak hitzaldia Etxeko gonbidatuekin mendi lasterketen inguruko solasaldia 2023·06·06
Pasa den astean antolatu genuen solasaldi interesgarri hau ikusteko aukera duzue
Euspot 2023 Euspot lehiaketara 149 spot aurkeztu dira, iaz baino 54 gehiago 2023·06·06
Ekainaren 15ean egingo da sari banaketa ekitaldia Aretxabaletako kultura-etxean.
Herri kirolak Herri kirol topaketa 2023·06·06
Arrasateko Rugby taldeak (ART) antolatzen duen garagardo festako herri kirol topaketan parte hartu genuen.
Kooperatibismoa LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiaren eta Arizmendiarrietaren Lagunen Elkartearen arteko elkarlana 2023·06·06
Maiatzaren 26an, lan bilera egin zuten bi erakundeetako ordezkariek. Bilkuraren helburua izan da bi erakundeen arteko harremanari segida ematea eta partekatzea ‘Pertsona erantzulea enpresa kooperatiboan’ proiektuan egindakoak.
BISITA Energia Sistema Adimendunen masterreko ikasleek CAF Power & Automationen instalazioak bisitatu dituzte 2023·06·06
Mondragon Unibertsitateak enpresen errealitatea ikasleei hurbiltzeko duen estrategiaren parte da bisita. Enpresetara egiten diren horrelako bisitez gain, enpresako profesionalek eskolak ematea, praktika ordainduak dituen prestakuntza duala, enpresan master bukaerako proiektua garatzea ere sustatzen ditu, besteak beste, estrategiak.
BISITA Ingeniaritza Elektronikoko ikasleek Mondragon Unibertsitateko Tentsio Ertaineko laborategi berria bisitatu dute 2023·06·06
Tentsio ertaineko laborategi berriak 600 m2 ditu eta Europan erreferente bihurtuko da energia eolikoaren sektorearen eraldaketan eta hobekuntzan.
LEHIAKETA Mondragon Unibertsitateko diseinu industrialeko ingeniaritzako ikasleek diseinutako sehaskak HAU lehiaketan aukeratuak 2023·06·06
Euskal Objektu Tradizionalen Diseinu Lehiaketa bat da HAU. Lehiaketa horren helburua da euskal kulturaren objektu tradizional bat berritzea, eta seigarren edizio honetan sehaska izan da aukeratu den objektua.
Kimu Berri Sariak 2023 Banatu dituzte Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradu Bukaerako Lan onenen Kimu Berri sariak 2023·06·05
Ekainaren 2an, Aretxabaletako campusean egindako ekitaldian, Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko 4. mailako ikasleek Gradu Bukaera Lanen aurkezpen publikoa egin eta Kimu Berri sarietan parte hartu zuten. Ekitaldian elkartu ziren ikasleak, fakultateko tutoreak eta erekundeetako tutore eta ordezkariak. Aurkezpena streaming bidez eskaini zuten.
Espainiako Unibertsitate Txapelketak 2023 Mondragon Unibertsitatearen ordezkaritza gehiago Estatuko Unibertsitate txapelketetan 2023·06·05
Espainiako Txapelketa denak ospatu dira Mondragon Unibertsitateko 8 ordezkarik parte hartu dutelarik
Mondragon Unibertsitateak eta PuntuEUS Fundazioaren artean sinatutako lankidetza hitzarmenak, .EUS domeinua baldintza berezietan lortzeko aukera ematen du. Eskuratu .EUS domeinua doan! 2023·06·05
Hitzarmena
Doktoretza Doktorego Ikasleen I. Topaketa Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatean 2023·06·05
Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko doktorego programak, 2023ko ekainaren 6an, Fakultateko Doktorego Ikasleen I. Topaketa antolatzen du.
Diploma banaketa Mondragon Unibertsitateak 250 ikasleri eman dizkie diplomak talentuaren arloan eta enpresen kudeaketan 2023·06·02
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako graduko 105 ikasle graduatu dira – Oñati eta Bidasoako campusetako myGADE Dual –, eta 145 unibertsitate-masterretan eta Enpresagintza Fakultateak eskaintzen dituen profesionalei zuzendutako beste programa batzuetan
Humanitate Digital Globalak ‘Erantzi’ ekitaldi soziala antolatuko dute Humanitate Digital Globalak graduko ikasleek Bilbon, ekainaren 8an 2023·06·01
Ilunion hotelean izango da ekitaldiarekin sustatu nahi dute gazteen arteko harreman afektibo-sexual osasuntsuak.
Gastronomia masterra Gastronomiako Irakasle Prestakuntzan unibertsitate masterreko ikasleak egonaldia egiten ari dira Euskal Herrian 2023·06·01
Online eskaintzen den unibertsitate masterreko ikasleek aukera izango dute bertatik bertara ezagutzeko, besteak beste, Basque Culinary Center-a eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea.
LEINN - Gradu Amaierako Proiektuak Bilboko laborategiko Strom eta Solid taldeek Gradu Amaierako Proiektuak aurkeztu dituzte 2023·05·31
Maiatzeko azken astean, Bilboko laborategiko 12. belaunaldiko zortzi leinerrek Gradu Amaierako Proiektuak aurkeztu dituzte Bilbao Berrikuntza Faktoria (BBF) eraikinean eta BAT dorrean
Mondragon Unibertsitateko txapelketa boleibola Maiatzaren 31n jokatu zen Mondragon Unibertsitateko udaberriko Boleibol txapelketa Aretxabaletan 2023·05·31
9 talde eta 90 ikasle inguruk hartu zuten parte Aretxabaletako kiroldegian antolaturiko Boleibol txapelketan.
WEBINARRA Webinarra, teknologien ibilbideen iragarpenek berrikuntzak merkaturatzean nola laguntzen duten aztertzeko 2023·05·31
Webinarra ekainaren 22an izango da, eta goizeko edo arratsaldeko ordutegia aukeratzeko aukera egongo da. Ordubeteko saio hau doakoa izango da.
Kooperatibismoa Ekainaren 12an, gizarte-zerbitzuen eremuan sektore publiko eta kooperatiboen arteko harremanari buruzko online jardunaldia 2023·05·30
17:00etan hasiko den ekitaldian, parte hartuko dute Andaluziako Francesco Garceak, Kataluniako Elba Mansillak eta Euskal Herriko Mikel Gorostizagak.
Literatur topaketa Ana Urkizak, Mikel Etxaburuk, Joseba Sarrionandiak eta Koldo Izagirrek hartuko dute parte Literatur Topaketa 2023an 2023·05·30
‘Idazleen arteko topaketak’ lelopean, aurtengo ekitaldiak egingo dira Bilbao AS Fabrik-en, ekainaren 2an, eta Eskoriatzako campusean, ekainaren 14an.
Aretxabaleta campus jaia Kirol jolasak Buatxabalta eguneko poteoan zehar 2023·05·30
Giro bikaina ikasle eta langileen artean Buatxabalta egunean
Doktoregoa Hezkuntzan 2023-2024an Doktoregoa egiteko, ikertzaileei zuzendutako deialdia egin du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 2023·05·29
Deialdiak indartu nahi ditu hezkuntza-berrikuntzarekin lotutako ikerketa-ildo estrategikoak, Berrikuntza eta esku-hartzea hezkuntzan doktorego programaren baitan.
Jardunaldia STEM esperientziak partekatzeko lehen jardunaldia antolatu du, ekainaren 8an, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 2023·05·29
Jardunaldia online egingo da eta hiru STEM proiektuetan parte hartu duten DBHko irakasleek beraien esperientziak partekatuko dituzte. Gainera, Mireia Usart Rodríguez Kataluniako ikertzaileak hitzaldia eskainiko du.
Mondragon Team Academy (MTA) MTA, Mondragon Team Academy, ekipoen ekipoa 2023·05·29
Mondragon Team Academy (MTA) munduko talde/ekipo askoren batura gara, lanean eta ekosistemak sortzen dihardugunak, non ekipoak eta proiektuen sorkuntza ikaskuntza bide nagusi bihurtzen diren. LEINN izan zen Mondragon Unibertsitatearen barruan komunitatea sortzera bultzatu gintuen hazia
Areto futbol txapelketa Arrasaten Arrasateko udaberriko areto futbol txapelketa 2023·05·26
Atzo goizean jokatu zen Goi Eskola Politeknikoko udaberriko areto futboleko txapelketa.
KOLABORAZIOA Bilboko campuseko ingeniaritza mekatronikoko graduko ikasleek makina bat garatu dute Somorrostro zentroko laborategietan malgukiak fabrikatzeko 2023·05·26
2019ko ekainean Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak eta Somorrostro Zentroak akordio bat sinatu zuten Ingeniaritza Mekatronikoko Gradua elkarlanean emateko Bizkaian. Akordio horri esker, graduko 4 urteetan, ikasleek bi erakundeen instalazioak erabili ahal izango dituzte.
BISITA Industria prozesuetako ekoteknologietako ingeniaritza ikasleek Orkli enpresaren planta bisitatu dute 2023·05·26
Unibertsitateak ikasleei tokiko errealitate industriala ezagutarazteko duen estrategiaren barruan kokatzen da bisita. Jarduerak, halaber, ikasleek programa dualean parte hartzea sustatzen du, hau da, ikasketak enpresan ordaindutako praktikekin uztartzea ahalbidetzen duen ibilbidea.
Master berria UEU eta Eusko Ikaskuntza erakunde kolaboratzaileekin batera, Euskal kulturaren eragiletzan master berria aurkeztu du Mondragon Unibertsitateak 2023·05·25
Eskoriatzako campusean egindako bilkuran, parte hartu dute masterreko koordinatzaileak eta erakunde laguntzaileen ordezkariek: Aitor Bengoetxea UEUko zuzendariak eta Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzako lehendakariak.