Industria prozesuetako ekoteknologietako ingeniaritza ikasleek Orkli enpresaren planta bisitatu dute

Atzealdea

Industria prozesuetako ekoteknologietako ingeniaritza ikasleek Orkli enpresaren planta bisitatu dute

BISITA

Industria prozesuetako ekoteknologietako ingeniaritza ikasleek Orkli enpresaren planta bisitatu dute

Unibertsitateak ikasleei tokiko errealitate industriala ezagutarazteko duen estrategiaren barruan kokatzen da bisita. Jarduerak, halaber, ikasleek programa dualean parte hartzea sustatzen du, hau da, ikasketak enpresan ordaindutako praktikekin uztartzea ahalbidetzen duen ibilbidea.

2023·05·26

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko ingeniaritza graduko lau urteetan, ugariak dira ikasleak enpresetatik eta industria jardueratik gertu egon daitezen egiten diren ekintzak. Unibertsitateak tokiko industria sarearekin duen lotura da hura definitzen duten ezaugarrietako bat, eta, horren ondorioz, ingeniaritzen enplegagarritasun tasarik handiena du Euskadin, eta estatuan, berriz, 5. tokian dago (BBVAk egin, eta 2023ko maiatzean argitaratutako Espainiako Unibertsitateen Sailkapenaren azken txostenaren arabera).

Testuinguru horretan, Galarretako EKO Campusean ematen den Industria Prozesuetako Ekoteknologietako Ingeniaritza – Green Manufacturing graduko 3. mailako ikasleak Orkli enpresan izan dira. Orkli euskal kooperatiba liderra da Gas Segurtasunean, eta lehena berogailu eta orubetarako soluzio berritzaileetan. Ekoizpen lantegiak sistema adimendunekin automatizatuta daude, eta ikusmen artifizialeko edo metrologia aurreratuko teknologiak ere erabiltzen dituzte. Berrikuntzaren aldeko apustu argi horrek aukera ematen dio bezeroari kalitatezko eta bikaintasunezko produktuak eta zerbitzua eskaintzeko, eta horrek bere merkatuaren abangoardian kokatzen du.

Ordiziako egoitzara egindako bisitan, Industria Prozesuetako Ekoteknologietako Ingeniaritza – Green Manufacturingeko ikasleek ekoizpen planta ikusi ahal izan dute, baita produktuen katalogoa erakusten duen showrooma ere. Bisitak ardatz izan dituen gaiek lotura zeukaten ikasturtearen bigarren seihilekoan landu dituzten irakasgaiekin; izan ere, ikasleek hainbat gai landu dituzte, hala nola industria automatizazio aurreratua, kalitatezko ingeniaritza, elektronika eta instrumentazioa, eta prozesuen ingurumen optimizazioa, besteak beste.

Gradu horretako aurreko promozio bateko ikasle ohi bat, orain Orkliko langilea dena, arduratu da bisita egiteaz, eta berak erakutsi die ikasleei zein den lan merkatura iristen direnean aurkituko duten errealitatea. Eskerrik asko Iratxe!

Ikasketak eta lana uztartzea

Industria Prozesuetako Ekoteknologietako Ingeniaritza – Green Manufacturing graduko ikasle batzuk dagoeneko ari dira ingeniaritza ikasketak eta enpresako praktika ordainduak uztartzen. 2. ikasturtetik egiten dute hori, Mondragon Unibertsitatearen programa dualari esker. Aurki talde horretako ikasleek laugarren ikasturtea hasiko dute, eta Gradu Amaierako Proiektuak esleituko zaizkie. Ehuneko jakin batek atzerriko enpresa edo filial batean egingo du proiektua, eta gainerakoak, berriz, tokiko enpresetan sartuko dira prestakuntza proiektu hori egiteko. Bi kasuetan, arazo errealei irtenbidea eman beharko diete, enpresarentzat berrikuntza ekarriko duten soluzioen bidez.

Zorte on, talde!

512x262

512x262