Mondragon Unibertsitateko diseinu industrialeko ingeniaritzako ikasleek diseinutako sehaskak HAU lehiaketan aukeratuak

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateko diseinu industrialeko ingeniaritzako ikasleek diseinutako sehaskak HAU lehiaketan aukeratuak

LEHIAKETA

Mondragon Unibertsitateko diseinu industrialeko ingeniaritzako ikasleek diseinutako sehaskak HAU lehiaketan aukeratuak

Euskal Objektu Tradizionalen Diseinu Lehiaketa bat da HAU. Lehiaketa horren helburua da euskal kulturaren objektu tradizional bat berritzea, eta seigarren edizio honetan sehaska izan da aukeratu den objektua.

2023·06·06

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Diseinu Industrialeko Ingeniaritzako ikasleek garatutako KABI eta SAMUR proiektuak izan dira 2023ko HAU lehiaketako proiektu aukeratuak.

Lehiaketaren asmoa da hainbat objektu tradizional eguneratzea eta berritzea, eta aurten sehaska izan da aukeratu duten objektua. Epaimahaiaren iritziz, Jon Aguirrebeitia, Itziar Sanchez, Irati Etxabe eta Sergio Munillak aurkeztutako KABI proiektuak objektuaren alderdi funtzionalen eta formalen sentsibilitatea objektuari gaur egungo itxura ematen dioten ezaugarri jasangarriekin eta berrikuntzekin osatzen du. Beraien ikaskide diren Idoia Baztarrika, Sandra Hermosa eta Maialen Laucirica ikasleek ere SAMUR proiektua aurkeztu dute eta lehiaketako erakusketan ikusgai ipintzeko aukeratua izan da.

Mondragon Unibertsitateak bultzatzen du ingeniaritzako ikasleek enpresen eta gizartearen erronkei eta desafioei irtenbidea eman diezaieten, eta, horregatik, diseinu industrialeko graduko irakasle taldeak ikasleak bultzatu ohi ditu horrelako lehiaketetan parte hartzera. Zorionak talde, lan polita!

Lehiaketara aurkeztutako proiektu onenak San Telmo Museoan egongo dira ikusgai irailaren amaierara arte.

512x262

512x262