Webinarra, teknologien ibilbideen iragarpenek berrikuntzak merkaturatzean nola laguntzen duten aztertzeko

Atzealdea

Webinarra, teknologien ibilbideen iragarpenek berrikuntzak merkaturatzean nola laguntzen duten aztertzeko

WEBINARRA

Webinarra, teknologien ibilbideen iragarpenek berrikuntzak merkaturatzean nola laguntzen duten aztertzeko

Webinarra ekainaren 22an izango da, eta goizeko edo arratsaldeko ordutegia aukeratzeko aukera egongo da. Ordubeteko saio hau doakoa izango da.

2023·05·31

$titulo.getData()


Webinarrean arrazoituko da zergatik berrikuntzen merkaturatzea EZ dagoen erabilitako teknologien mende zuzenean, baizik teknologia horiek izan dezaketen ibilbide posibleen mende. Ibilbide horiek hainbat elementuren arabera aldatzen dira. 14 dira azken 5 urteetan estatuko eta nazioarteko ETEetan eta enpresa handietan egindako lanean eta ikerketan identifikatutako elementuak.

Dauden teknologikoek har ditzaketen ibilbideen ondorioz, aldatu egin da egun lehiarako dagoen errealitatea eta erakundeetan erabakiak hartzeko prozesua interpretatzeko modua. Webinar honen asmoa da zu 14 elementu horietara hurbiltzea eta zuretzat bereziki interesgarriak diren guztiak aukeratu ahal izatea, irailerako zugan interesa piztuko duten prestakuntza pertsonalizatuak eskaini ahal izateko.

Gure ikerketetatik abiatuta eta kontzientzia sortzea, profesionalak gaitzea eta esperientzia eguneratuak partekatzea asmo nagusia izanik, German Anitua Azkaratek, “berrikuntzak teknologien ibilbideen bilakaeraren arabera merkaturatzeak daukan arriskua minimizatzen” espezializatuta dagoen Mondragon Unibertsitateko doktore-ikertzaileak, ordubeteko online saio hau eskainiko die erakundeetan pertsona, prozesu, inbertsio, norabide estrategikoei eta beste gai batzuei buruzko erabakiak hartzeko ardura duten profil guztiei, hala nola gerente eta zuzendariei, I+G+Bko arduradunei, eta prestakuntzako, produktuetako, prozesuetako, lankidetzazko harremanetako eta aukera berrietako arduradunei. ETEen zein enpresa handien errealitatera bideratutako webinarra.

Ekainak 22 – Online – 1h

Bi saio egongo dira zure agendara hobekien egokitzen dena aukera dezazun

(11:00etatik 12:00etara edo 15:00etatik 16:00etara)

Izena ematea

Si alguna de estas 14 realidades te genera curiosidad, este es el webinar al que no pues faltar.

  1. Gaur dituzun bezeroak EZ dira zure etorkizuneko bezero bihurtuko.
  2. Nire balio proposamena nire bezeroak asetzeko diseinatuta badago, baina gaur ditudan bezeroak EZ badira etorkizunean izango ditudanak izango, zer hartu behar dut kontuan balio proposamen bat diseinatzeko? bakarra edo espezifikoa?
  3. Berrikusitako balio proposamen gehienak EZ dira balio proposamenak, helburu hutsak baizik.
  4. “Benchmark” guztiak arriskua dira, ZURETZAT JADA EZAGUNAK DIREN pertsonei eta enpresei begiratzen dietelako.
  5. Behaketa unitatea ALDATU EGIN DA, merkatua izatetik industria izatera igaro da.
  6. Industriaren analisia gaur egun tresna/metodo BALIAEZINA da edozein estrategia ezartzeko edo erabakiak hartzeko.
  7. Nestlek 21 urte behar izan zituen Nespressorekin oreka puntura iristeko. Berrikuntza erradikalak/disruptiboak ZURETZAT direla uste al duzu?
  8. Enpresak aldatu egiten dira edo “disrupted but not alone. Firms get disrupted TOGETHER”.
  9. Gutxieneko Produktu Bideragarriaren kontzeptua GAINBALORATUTA dago, eta segurtasun osoz zure estrategia desorientatuko du.
  10. Balio kateak onak dira efizientzia neurtzeko, BAINA EZ DIRA nahikoa ezezagunera jauzi egiteko.
  11. ALFERREKOA da joerak identifikatzea eta sailkatzea, aldi berean jarduten duten ibilbide teknologikoen aniztasunean oinarritutako agertoki mapak diseinatu ezean.
  12. “PARTNERRAK” hautatzeko eta lehenesteko metrika aldatu egin da.
  13. TEKNOLOGIA bat beste batekin noiz eta nola ORDEZKA daitekeen iragartzera hurbildu gaitezke.
  14. PERTSONEN eta EKIPOEN kudeaketa aldatu egin da: Errendimendu handiko lan ekipoek jada ez dute nahiko etekinik ematen. Hala ere, hori ez da P²C²n integratutako ekipoen kasua.

Izena ematea