Eskuratu .EUS domeinua doan!

Atzealdea

Eskuratu .EUS domeinua doan!

Mondragon Unibertsitateak eta PuntuEUS Fundazioaren artean sinatutako lankidetza hitzarmenak, .EUS domeinua baldintza berezietan lortzeko aukera ematen du.

Eskuratu .EUS domeinua doan!

Hitzarmena

2023·06·05

$titulo.getData()


6 urte dela, Mondragon Unibertsitateak eta PuntuEUS Fundazioak lankidetza hitzarmena sinatu zuten.

Aurten hitzarmen hori berriztu da eta .EUS domeinua baldintza berezietan lortzeko aukera dago.

Mondragon Unibertsitateko ikaslea bazara, .EUS domeinuak doan erregistratzeko deskontu-kodea izango duzu eta aurten, gainera, hosting-a urtebeterako doan jasotzeko aukera ere daukazu. Domeinuaren doakotasuna ikasle zaren bitartean mantenduko da, zure ikasketa proiektu, blog pertsonal edo aisialdirako abiatzen dituzun webguneetan .EUS domeinua erabiltzeko.

Alumni elkarteko kide edo Mondragon Unibertsitateko langilea bazara, %25eko deskontu-kodea eskuratzeko aukera daukazu .EUS domeinua erregistratzeko.

Gaiaren inguruko informazio guztia lotura hotean daukazu.