Berriak
MASTER BERRIA Silver Economyrako ekintzailetza teknologikoa sustatzen duen Master berria jarriko da martxan 2021·07·07
Aldaketa demografikoa erronka handia da egungo gizartearentzat, baina, aldi berean, aukera profesionala da hainbat diziplinatako profesionalentzat. Master berri honek profil desberdinetako profesionalak trebatuko ditu, Silver Economy osatzen duten pertsonen bizi-kalitatea bermatuko duten ideiak eta merkatu-nitxoak identifika ditzaten.
LEHIAKETA MGEP-en "Enpresa Sortuz" ekintzailetza teknologikoko lehiaketaren ii. Edizioak baditu jada proiektu irabazleak 2021·07·01
Gizabidea Fundazioak (Fagor Group), Mondragon Goi Eskola Politeknikoak, MONDRAGON Korporazioak, Saiolanek, Kimuberrik eta GARAIAk emandako dirulaguntzei eta baliabideei esker, hiru talde irabazleek beren negozio ideia garatzen jarraituko dute 2021/2022 ikasturtean.
INFORMAZIO SAIOA Webinarra: Ingurumenaren integrazioa lehiakortasun faktore garrantzitsua da gizarte ekonomiako enpresentzat 2021·06·28
Online saioa uztailaren 6an izango da, 12:00etan, eta helburua da gizarte-ekonomiako enpresei erakusketa Europako Itun Berdearen inguruko sortzen dituen lehiakortasun-aukerak.
LANKIDETZA ZIUR eta Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa aliatu dira, zibersegurtasun arloko formakuntza indartzeko 2021·06·28
Hitzarmenari esker, formakuntza duala edota alor honetako ikasleen enplegagarritasuna hobetzea bezalako esparrutako lankidetza sendotuko da
SAIOA Mondragon Unibertsitatea barne-ekintzailetza sustatzen GAITZEN proiektua bultzatuz 2021·06·09
Parte hartzen duten enpresen artean ikaskuntzak trukatzeko saioa antolatu dute.
INFORMAZIO SAIOA Hidrogeno teknologietako unibertsitate arteko masterrari buruzko saio informatiboa 2021·06·08
Hidrogeno teknologiei buruzko lehen prestakuntza programa sakonago ezagutu nahi dutenek ekainaren 17an, osteguna, arratsaldeko 18:30etan egingo den online saioan parte hartu ahal izango dute.
IKASTAROAK Mondragon Goi Eskola Politeknikoa bilboko udako ikastaroen lehen edizioan parte hartzen du 2021·06·04
Ekimenak “Bilbao, unibertsitatea hiria” leloa du eta hainbat gairi buruzko doako ikastaroak eskaintzen ditu, mota eta adin guztietako pertsonentzat
LEHIAKETA MGEPeko heziketa zikloetako ikasleek garatutako bi proiektu finalistak izan dira Siemensen prototipoen 12. lehiaketan 2021·06·02
Lehiaketaren helburua da automatizazioko eta digitalizazioko produktu berriak garatzea, eta berrikuntzaren, ekintzailetzaren eta talde lanaren balioekin bat dator.
WEBINARRA Doako Webinarra: nola neurtu nire marketin-ekintzen eraginkortasuna Google Analytics-ekin 2021·06·02
Google Analytics-en datuei begiratuta ere, ezin baduzu baloratu zure marketin-ekintzen emaitza, edo zure negozioaren emaitzak hobetzen lagunduko dizuten erabakiak hartzeko gai ez bazara, zure neurketa-plana berrikusi beharra duzu!
SARI BANAKETA IBILI enpresak Mondragon Unibertsitateko Industria Diseinuko Graduko ikasleen diseinuak sartu ditu bere produktuetan 2021·05·28
Konpainiak altzairu herdoilgaitzezko botila berriak merkaturatuko ditu laster, eta horien diseinua egitea proposatu die ikasleei. Bost proposamen irabazleak aukeratu dira dagoeneko.
HITZALDIA Bioinprimaketari buruzko hitzaldia: osasunari aplikatutako 3D inprimaketa 2021·05·27
Domotek enpresako bi ordezkariren hitzaldi bat jaso zuten Teknologia Biomedikoen Masterreko ikasleek
HEZIKETA ZIKLOA Lanean edo langabezian zaude eta heziketa ziklo batekin zure prestakuntza eguneratu behar duzu? 2021·05·24
Maiatzaren 27an bilera informatibo bat antolatuko da Industria Mekatronikako Goi Mailako Prestakuntza Zikloa aurkezteko, Eskaintza Partzialeko modalitatean. Doako prestakuntza programa bat da, zeinarekin edozeinek bere prestakuntza eguneratu ahal izango duen, baita lanean daudenek ere, beren jarduera profesional prestakuntza ziklo bateko ikasketekin uztartu ahal izango dute-eta.
MASTERRA Repsol-Petronor Taldea, Mondragon Unibertsitatea, UPV/EHU eta Somorrostrok, hiru unibertsitate gehiagorekin batera, Hidrogenoaren Teknologiei buruzko unibertsitatearteko masterra bultzatu dute 2021·05·20
Masterra teknologia berri hauek trantsizio energetikoa bultzatzeko duten potentzialaz interesatutako profesionalei zuzenduta dago eta 2021eko urrian jarriko da martxan.
HITZALDIA Industria antolakuntzako graduko ikasleei enpresen benetako kasuak aurkeztea 2021·05·18
Versia aholkularitza enpresa Arrasateko instalazioetara joan da, graduko ikasleei enpresen antolaketari eta digitalizazioari buruzko hainbat erronka azaltzeko.
IKERKETA Natura, ikerketa teknologikoaren oinarri 2021·05·17
Mondragon Unibertsitateko Gainazalen Teknologien ikerketa taldeak nazioarteko beste erakunde batzuekin elkarlanean egin duen ikerketaren emaitzak argitaratu ditu. Emaitzak munduari buelta ematen ari dira.
LEHIAKETA Goi Eskola Politeknikoko ekintzailetza teknologikoko lehiaketen izen emateak irekita 2021·05·12
Ideia teknologiko berritzaileak dituzten ikasleek bi lehiaketetan parte hartzeko aukera dute: batek sari ekonomiko du, eta besteak aldiz enpresa errealitatean martxan jartzeko beka eta baliabide ekonomikoak eskaintzen ditu.
WEBINAR Zer egin dezake nire enpresak zibererasoen aurrean? 2021·05·07
Mondragon Unibertsitateak antolatu du CYBASQUE eta S2 Gruporekin batera webinar bat enpresei euren zibersegurtasuna hobetzeko plan bat egiten lagundu asmoz. Jardunaldia maiatzaren 18an izango da.
Sariak Mondragon Unibertsitateak eta MONDRAGON Korporazioak gradu-amaierako euskarazko proiektuak saritu dituzte 2021·04·26
Markel Azkue Etxeandiak, Goi Eskola Politeknikoko ikasleak, lehen saria lortu du, IKERLANentzat egindako lanagatik, eta Garazi Eizmendi Iribarrek, Goi Eskola Politeknikoko ikasleak, bigarren saria eskuratu du, Danobatentzat egindako proiektuagatik
PROGRAMA Human centered design enpresan txertatzeko laguntza programa. Kasu eta enpresa aurkezpena 2021·04·22
Hainbat dira egunerokotasunean enpresek aurre egin beharreko arazoak, baina gutxi dira hauen ebazpenean pertsona inplikatuak integratzen dituzten enpresak. Pertsonengan Zentratutako Diseinu metodoak soluzioa eman diezazuke.
KURTSOAK Enplegatuak prestatzeko eta haien trebetasunak sustatzeko ikastaroak, Lanbidek eta Europako Gizarte Funtsak %100ean diruz lagunduak 2021·04·15
Mondragon Goi Eskola Politeknikoak hainbat ikastaro berri martxan jarriko ditu datozen hilabeteetan
HITZALDIA Adegiren hitzaldia enpresa kultura berriaren inguruan 2021·03·30
Encarni Markotegi ADEGIko pertsonen kudeaketa arduradunak enpresa kultura berria azaldu zuen Ingeniaritza Gradu eta Goi Mailako Zikloko ikasleen aurrean
HITZALDIA Energia metatzeari buruzko hitzaldia Noshin Omar irakasle elkartuarekin 2021·03·30
Energia eta Potentzia Elektronika Masterreko ikasleriak sakondu du energia metatze sistemen diseinuan
MINTEGIA Webinar: Sistema elektrikoen garapena, ereduetan oinarritutako diseinuarekin 2021·03·26
Mintegiaren gai nagusia izango da simulazio tekniken denbora errealeko aplikazioa, sistema elektrikoak, potentzia bihurgailu elektronikoak eta biltegiratze sistemak aztertzeko, horiek funtsezkoak izango baitira energia eraginkortasunaren, energia berriztagarriaren eta mugikortasun elektrikoaren arloan irtenbide berritzaileen bilaketan aurrera egiteko.
PROIEKTUA Liberty proiektu europarra etorkizuneko automobilentzako bateriak garatzen ari da 2021·03·23
Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak, beste 15 erakunderekin batera, Ikerlan buru duen proiektu europar honetan parte hartzen du.
HITZARMENA Siemensek eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak hitzarmen bat sinatu dute automatizazio eta digitalizazio industrialean lankidetzan aritzeko 2021·03·23
Interes komuneko zientzia- eta teknologia-arloetan elkarrekin lan egingo dute, arreta berezia jarriz talentuan eta profesional gazteen sustapenean.
BISITA BIRTUALA Ingeniaritza fakultateko instalazioen bisita birtuala eskuragarri duzu zure etxetik bisita gaitzazun 2021·03·22
Ibili zaitez pasilloetan zehar, sar zaitez ikasgeletara, ezagutu laborategiak, bisitatu ikasteko guneak edota aisialdirako espazioak. Bisitatu ezazu unibertsitatea zure mugikor edo ordenagailutik!
BISITA Laborategia hurbiletik 2021·03·17
Industria elektronikako graduko 2. Mailako ikasleek Arrasateko campuseko 10 eraikinean dauden hiru laborategi bisitatu zituzten
IDEATOIA 200 ikasle baino gehiagok hartu zuten parte IDEATOIAN 2021·03·15
Mondragon City Challenge nazioarteko negozio ideien txapelketaren baitan antolatutako jardunaldi honetan lanbide heziketa, gradu eta masterretako ikasleek parte hartu zuten. Ikasleek nazioarteko erronkei irtenbidea eman behar izan zieten ondorengo gaietan: erronka Giza-Sanitorioa, Eraldaketa Digitalaren erronka eta erronka Klimatiko-Energetikoa.
SAIOA Online jardunaldia Mugikortasun Elektriko eta Energia Biltegiratzeari buruz Euskadiko entitate erreferentzialekin 2021·03·05
Saioa martxoaren 16an izango da, asteartea, modu telematikoan eta parte hartuko dute elektro-mugikortasunean Euskadin erreferente diren hainbat entitatek, hala nola MUBIL, EVE, CAF Power, Ingeteam eta Mondragon Unibertsitatea.
ORDUTEGIA Arrasateko Herribusak goizean goizeko ordutegi berria izango du Garaiako ikasleei zerbitzua eskaintzeko 2021·03·04
Irailetik aurrera aplikatuko da ordutegi berria eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak Arrasateko Udalari egindako eskaeraren ondorioa izan da