Mondragon Goi Eskola Politeknikoak Mondragon osagaiekin lankidetzan jardun du, itsuentzako edo ikuspegi urriko pertsonentzako bitrozeramika garatzen.

Atzealdea

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak Mondragon osagaiekin lankidetzan jardun du, itsuentzako edo ikuspegi urriko pertsonentzako bitrozeramika garatzen.

ELKARLANA

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak Mondragon osagaiekin lankidetzan jardun du, itsuentzako edo ikuspegi urriko pertsonentzako bitrozeramika garatzen.

Bitrozeramika eredu berria hiru urtez garatu dute honako hauek elkarlanean: Eika, Copreci, Fagor Elektronika, Sareteknika, Stirling Zentroa, Mondragon Unibertsitatea, Euskadiko Etxearen Klusterra, ONCEko Tifloteknologia eta Berrikuntza Zentroa eta Angel Palacios eta Isare sukaldariak.

2022·01·25

$titulo.getData()


  • Unibertsitateko Software eta Sistemen Ingeniaritzako ikerketa taldeak cloud soluzioaren diseinuan eta garapenean parte hartu du. Biltegiratutako datuak jaso, gorde eta bistaratzeko aukera ematea da helburua. Softwarea automatikoki eguneratzeko aukera ematen duen irtenbidea ere garatu dute, softwarearekin urrunetik elkarreraginean aritu ahal izateko.
  • Mondragon Unibertsitateko Diseinu Berrikuntza Zentroak prototipoaren irisgarritasunaren ebaluazioa egin du.

Gero eta teknologikoagoa den ingurune batean, batzuetan berrikuntza pixka bat behar da, berrikuntza bera inklusiboa izan dadin. Tifloteknikaren atzean ezkutatzen den paradoxa handia da hori. Edo, bestela esanda, erabilera eta aurrerapen teknikoak itsutasuna edo ikusmen urritasun handia duten pertsonek erabiltzeko aukeretara egokitzea. Esaterako, Mondragon Osagaiak enpresak garatutako Kitchen Eye bitrozeramikak ditugu horren adibide, kolektibo horri bere etxean bertan autonomia handiagoa emateko sortuak.

Azken urteotan, ukipen teknologiak kanpo diseinua sinplifikatzeko aukera eman die sukalde fabrikatzaileei, besteak beste, haien garbiketa ahalik eta gehien errazteko. Oso eskertzekoa da, baldin eta ikusmen arazo larririk ez badugu. Baina hala bada, eta horixe gertatzen zaie, Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, ia 200 milioi pertsonari, sinplifikazio horrek eguneroko zeregin bati zailtasun handia gehitzen dio. Eta beste horrenbeste gertatzen zaie motrizitate fina kontrolatzeko zailtasunak dituztenei, ez baitute trebetasunik interfaze grafiko bat maneiatzeko.

Beraz, digitalizazioa eta konpromiso soziala bateratzea zen erronka, prestazioei dagokienez bitrozeramika estandarreko eredu bat garatzeko, eta edozein familiarentzako prezio eskuragarrian, baina kolektibo horien behar bereziak asetzeko gai izango zena. Horretarako, linea zuriko, etxeko eta elektronikako sektoreei lotutako MONDRAGON Korporazioko kooperatibei erantzun berritzaileak ematen espezializatutako enpresak lortu behar zuen etxetresna elektrikoek beren kontrol panelaren kanpoaldetik iritsiko zitzaizkien aginduak interpretatzea. Eta hori lortzeko ahotsera jo dute.

Emaitza, itxuraz normala den indukzio sukalde bat da, eta berdin erabil daiteke, bai betiko moduan, bai aplikazio mugikor baten eta ahots laguntzaile baten bidez. Etxetresna elektrikoaren eta erabiltzailearen arteko elkarreragina hain erraza denez, nahikoa da agindua 'ematea' bitrozeramika piztu edo itzaltzeko, tenperatura graduatzeko edo denborak kontrolatzeko, besteak beste. Gainera, plakak hitz egin dezake, eta, beraz, gai da kozinatzearekin lotutako galderei erantzuteko, hala nola zer su erabiltzen ari diren une jakin batean eta zer intentsitate edo indarrekin.

Eredua kolektibo jakin batzuentzat diseinatu denez, horien erabilgarritasun behar errealetara egokitzen dela bermatzeko, Mondragon Korporazioaren industria dibisioan integratutako kooperatibak, proiektuaren jatorritik bertatik, benetako lankidetza ekimena egin du. Proiektua, hain zuzen, ONCEko espezialisten eta Mondragon Unibertsitateko Osagaien Ikasgelako kolaboratzaileen artean egindako diseinu biltzarreko topaketatik sortu zen, eta handik kooperatibara eraman zuten ideia. Bi erakundeekin batera, Kitchen Eyeren garapenak iraun duen hiru urteetan zehar, erretinosi pigmentarioak kaltetutako pertsonen Gipuzkoako elkarteak (Begisare) eta Angel Palacios sukaldari itsuak, Cocinando a ciegas (Sukaldean, itsu-itsuan) ekimen didaktikoaren sustatzaileak, parte hartu dute. Prototipoak probatu eta iradokizunak egin dituzte prozesu osoan. Alderdi teknikoari dagokionez, honako hauen laguntza eta aholkularitza izan du enpresak: ONCEko Tifloteknologia eta Berrikuntza Zentroa (CTI), Stirling Zentroa (Mondragon Osagaien zentroa, etxean energia modu eraginkorrean sortzeko eta erabiltzeko produktuen ikerketan eta garapenean espezializatutakoa), Eika, Copreci, Fagor Elektronika, Sareteknika eta Euskadiko Etxearen Klusterra (Acede).