Mondragon Goi Eskola Politeknikoa konprometituta dago energia kontsumoa murriztearekin

Atzealdea

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa konprometituta dago energia kontsumoa murriztearekin

ERRONKA

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa konprometituta dago energia kontsumoa murriztearekin

Otsailaren 14a energiaren nazioarteko eguna

2022·02·14

$titulo.getData()


Mondragon Goi Eskola Politekniko garapen jasangarriarekin konprometituta dago eta fakultatearen jarduerak ingurumenean duen eragina aztertu eta jarraipena egiten duen lantaldea bat su martxan.

Duela urte batzuk, lan talde honek energia kontsumoa murrizteko estrategia bat definitu eta martxan jarri zuen eta lehen balorazioek emaitza positiboak eman dituzte. Hauek izan dira azken bost urteetan ezarri diren ekintza esanguratsuenak:

  • Argiteria tradizionala LED teknologiagatik ordezkatzea
  • Ikasgelen, laborategien eta eraikinen energia kontsumoa monitorizatzea jarraipena egin ahal izateko eta hobekuntzak detektatzeko

Neurri horiei esker, bost urte geroago, pertsona bakoitzeko urteko energia kontsumoa %10ean murriztea lortu da. 2016/2017 ikasturtean pertsonako kontsumoa 1438kWh-koa izan zen eta 2020/2021 ikasturtean aldiz 1308kWh-koa. Gaur egun, neurriek aktibatuta jarraitzen dute, beraz etorkizunean beheranzko joera izaten jarraitzea espero da.

Ingurumeneko taldearen beste proiektu garrantzitsu bat Arrasateko campuseko Garaia eraikinean eguzki panelak jartzea da. Panelek eraikinean kontsumitutako energiaren %16a ekoizteko ahalmena izango dute eta ondorioz, 61,7Tn C02 isurtzea saihestuko da. Proiektua diseinatuta dago eta instalazioa datozen hilabeteetan egitea aurreikusten da.

Nola lagundu dezaket?

  • Ziurtatu argiak itzaltzen dituzula ikasgela, laborategi edo ikasketa-gela batetik alde egiten duen azken pertsona zarenean.
  • Espazio handi batera sartzen zarenean, ziurtatu ezinbestekoak diren argiak bakarrik pizten dituzula.
  • Gune batean denbora gutxi egongo behar baduzu, baloratu tenperatu erregulatzea ezinbestekoa den.
  • Erabiliko ez dituzun gailuak itzali (ordenagailu eramangarriak, informatika gelako ordenagailuak edota bestelakoak)

Ingurumen taldearen beste erronka batzuk

Ingurumen taldeak baditu beste hainbat erronka esanguratsu esku artean, hala nola, hondakinen murrizketa, mugikortasun planaren aktibazioa eta ekonomia zirkularra sustatzeko proiektua hain zuzen. Baino ez hori bakarrik, fakultateko komunitate osoa (langile, ikasle etab.) kontzientziatzea eta sentsibilizatzea ere ezinbestea da adierazleek emaitza positiboak ematen jarrai dezaten. Horregatik, nazioarteko egun honetan gure komunitateari gogoratzen diogu garrantzitsua dela gizarte gisa dugun erronka handi honetan aktiboki inplikatzea, JASANGARRITASUNEAN hain zuzen.