First Lego League Euskadi Mondragon
First Lego League Euskadi Mondragon
First Lego League Euskadi Mondragon
Gaur Mondragon Unibertsitatean 320n neska-mutil lehiatu dira First Lego Leagueko Estatuko finalean sailkatzeko
Gaur, FIRST LEGO League nazioarteko hezkuntza torneoko hiru finalak jokatu dira aldi berean Euskadin, eta final horietako baten egoitza Mondragon Unibertsitatea izan da hirugarren urtez.
6 eta 16 urte bitarteko 320 neska-mutil elkartu dira Mondragan Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan FIRST LEGO Leaguearen antolatzaileek aurten ezarri duten erronka lantzeko: logistikaren eta salgaien garraioaren berrikuntza, Cargo Connect.
Torneoan parte hartu duten 40 taldeak, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako 11 ikastetxetatik etorri dira.
6 eta 9 urte arteko haurrek, Explore kategorian parte hartu dute eta 10 eta 16 urte bitarteko partaideak, Challenge lehiaketan parte hartu dute. Challenge honetatik, bi talde klasifikatu dira apirilaren 2an estatu mailan ospatuko den finalean lehaitzeko.
Talde irabazleak ondoko biak izan dira:
- Arizmendi-Ikerlan 4 de Arizmendi Ikastola (Arrasate)
- Sanfitek Land de San Fidel Ikastola (Gernika-Lumo)
Gaur goizeko torneoan, 68 bolondres egon dira. Bolondresak, torneoaren babesleak izan diren enpresetatik etorri dira (Ikerlan, Elecnor, Ideko, Laboral Kutxa, ULMA, Maier, Garay, Leartiker, Fagor Arrasate y Mondragon Unibertsitatea).