TPS start 2021: MGEP ekintzailetza teknologikoaren lehiaketak 2.edizioaren garaileak izendatu ditu

Atzealdea

TPS start 2021: MGEP ekintzailetza teknologikoaren lehiaketak 2.edizioaren garaileak izendatu ditu

LEHIAKETA

TPS start 2021: MGEP ekintzailetza teknologikoaren lehiaketak 2.edizioaren garaileak izendatu ditu

KIMUBERRIk emandako sarien bitartez ekintzailetza teknologikoa ikasleen artean sustatzen duen lehiaketako proiektu onenak saritu dira, hala nola, hiru proiektu onenak eta “pitching” onena.

2021·11·15

$titulo.getData()


Azaroaren 3an TECHNOPRENEURSHIP - TPS Start lehiaketaren 2.edizioko finala eta sari banaketa ospatu ziren. Lehiaketa Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren ikasleei zuzendutako ekimena da non diziplina ezberdineko pertsonak osatzen dituzten taldeak. Lehen GAZELA lehiaketa bezala ezagutzen zena, gaur egun TECHNOPRENEURSHIP ekimenak osatu du teknologia eta jasangarritasuna gehituz.

Edizio honetan 9 proiektu aurkeztu ziren eta kurtso desberdinetako 35 ikaslek parte hartu zuten. Hala nola, ingeniaritza mekatronikoa grdukoak, robotika eta kontrol sistemetako masterrekoak, ingeniaritza informatikoa eta baita ingeniaritza biomedikoko gradukoak ere.

Finalean parte hartu zuten 5 taldeek ikaragarrizko maila erakutsi zuten epaimahaiaren aurrean egindako 3 minutuko aurkezpenean. Epaimahaia entitate kolaboratzaileetako ordezkariek osatzen zuten, hala nola, María Ruiz eta Gorka Carvallo, Kimuberri entitateko ordezkariak; Aritz Otxandiano, Gizabidea fundazioko presidentea; Joseba Sagarna eta Javier Bikuña, Saiolan Enpresa Berrikuntza eta Sustapen zentroko ordezkariak; Idurre Albizu, Garaia Parke Teknologikoko negozioaren garapena eta komunikazioaren ordezkaria; Idoia Apraiz, Galbaianeko ordezkaria, eta Javier González eta Gala Maturana, EIT Manufacturing CLC West-eko ordezkariak. Horrez gain Roberto Uribeetxebarria, MGEPeko I+T koordinatzailea y Maite Couto, Germán Anitua y Laida San Sebastián, MGEP-en ekintzailetza teknologikoaren garapenaren arduradunak ere bertan egon ziren.

Urduritasuna handia zen epaimahaiaren galderei erantzuterako orduan eta epaimahaiak eztabaida asko izan zuen lehenengo saria EVL proiektuari ematea erabaki zuen arte. Honek izan zuen oinarri teknologiko negozio ideia hoberena, Rafael Rodriguezek defendatuta, zein Arrasateko campusean robotika eta kontrol sistemetako masterreko ikasle den. Bere proposamena ibilgailu elektrikoentzako “locker kargatzaile” batetan oinarrituta dago.

Olatz Sanz, ingeniaritza biomedikako 4. mailako ikaslea eta TEKIN ekintzailetza teknologiko ibilbidean parte hartzen duena, bigarren saria lortu zuen CARDIOVIVE proiektuari esker, gaixotasun kardiobaskularrak hobetzeko bizi-konstanteen jarraipena egiten duen produktuan oinarritutako proiektuarekin.

Hirugarren saria UR-CLEAN proiektuarentzat izan zen, Andoni Unzuetak defendatua, Bilboko AS Fabrik campusean ingeniaritza mekatronikoko 2. mailako ikaslea. Proiektua itsasoko ura energia gisa erabiltzen duten itsasontzien propultsio sistema autosostenigarri baten proposamen ausartagatik nabarmendu zen.

Aurkezpenen kalitate maila handia izan arren, BLOCKBUSINESS proiektuak denak gainditu zituen, Alejandro Valenciak defendatutakoa hain zuzen. Hau ere, Bilboko AS Fabrik campusean ingeniaritza mekatronikoko 2. maila ikasten ari da. Uneoro gaia menperatzeagatik, ikus-entzuleekin komunikatzeko gaitasunagatik eta eszenatokian trebetasuna erakusteagatik gailendu zen.

Saritan banatutako 500 euroak motibazio txiki bat izan daitezke ikasleek horrelako ekintza gehiagotan parte hartzen jarrai dezaten. Nork daki, agian kurtso bukaeran antolatzen den Enpresa Sortuz lehiaketaren bitartez bekak, sariak, aholkularitza eta prestakuntza lor ditzakete idea hori errealitate bihurtu dadin.

Ekintzailetza teknologikoa sustatzen

Enpresa Sortuz lehiaketako azken bi urteetako irabazleen presentziak ekitaldia animatu zuen. Lehiaketa heziketa zikloko, graduko, masterreko eta doktoretzako ikasleei zuzenduta dago eta gaur egungo ikasle zein duela 3 urte egresatutakoei zuzenduta dago. WELLK eta BEREKIN 3D Health proiektuak, 2020ko edizioko garaileak, eta GURA, YOUPOKET y OXYGEN19, 2021ko edizioko garaileak, beraien aurrera pausoak aurkeztu zituzten bai ikus-entzule bai entitate sustatzaileen aurrean. Horrela, MGEP-eko kultura ekintzaile teknologikoari egindako ekarpenek sortu duten eragina ere ezagutuz.