TPS Advanced-eko izen emateak zabalik, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Industria/Teknologia Ekintzailetza Lehiaketa

Atzealdea

TPS Advanced-eko izen emateak zabalik, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Industria/Teknologia Ekintzailetza Lehiaketa

LEHIAKETA

TPS Advanced-eko izen emateak zabalik, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Industria/Teknologia Ekintzailetza Lehiaketa

MGEPko ikasle eta lanigleek 2021-2022 ikasturteko Technopreneurship lehiaketetako bigarren lehiaketan parte hartzeko aukera dute, TPS Advanced, oinarri teknologikoko negozio-ideia berritzaile onenei sari ekonomiko bat ematen diena.

2022·01·10

$titulo.getData()


Mondragon Goi Eskola Politeknikoak sustatutako ekintzailetza-lehiaketetan izena emateko epea zabalik dago.

TPS Advanced lehiaketa, urteko bigarrena, ekintzailetza teknologikora gehiago hurbiltzea du helburu. Gradu, master, doktorego programa, etengabeko prestakuntza, heziketa zikloetako zein ikasle ohiei dago zuzenduta, baita irakasle eta zerbitzuetako langileei ere.

Banaka edo taldean parte har daiteke. 3 proiektu onenek eta hobekien pitcheatutako proiektuak sari ekonomikoak jasoko dituzte.

Sariak

  • 1. saria 250 €
  • 2. saria 150 €
  • 3. saria 100 €
  • Pitching onena: 100 €

Parte hartzen duten proiektu guztiek laguntza teknologikoa eta ekintzailea jaso ahal izango dute beren ideietan sakontzeko eta etorkizuneko erronketarako prestatzeko, horien artean, ikasturte amaierako ENGIPRENEURSHIP lehiaketa.

Informazio garrantzitsua:

Lehiaketetan parte hartzeko, ezinbestekoa izango da inprimakian izena ematea urtarrilaren 10etik 17ra bitartean, Mudle plataformaren bidez dokumentazioa aurkezteko azken eguna (izen-ematea egin ondoren, parte-hartzaileen MUdlean kurtso berri hau agertuko da). Lehiaketaren oinarriak irakurri beharko dira; izan ere, bertan adierazten dira izena emateko baldintzak, beharrezko dokumentazioa eta abar.

Data garrantzitsuak:

  • 2022ko urtarrilaren 10a: izen-ematearen hasiera
  • Urtarrilak 13 eta 14: edukiak prestatzeko informazio/laguntza saioak
  • Urtarrilak 17: inskripzioaren amaiera eta dokumentazioa aurkezteko azken eguna, mudle bidez:
  • Urtarrilak 21: proiektu finalisten komunikazio
  • Urtarrilak 25: finaleko pitching-a prestatzen laguntzeko saioak
  • Urtarrilak 28: finala

Kolaboratzaileak