Teknologia Biomedikoak unibertsitate masterreko ikasle batek Caseib kongresuan lan zientifiko bat aurkeztu du

Atzealdea

Teknologia Biomedikoak unibertsitate masterreko ikasle batek Caseib kongresuan lan zientifiko bat aurkeztu du

IKERKETA

Teknologia Biomedikoak unibertsitate masterreko ikasle batek Caseib kongresuan lan zientifiko bat aurkeztu du

Ikasleak Alemanian egin zuen gradu amaierako lanean du oinarria eta emaitzek etorkizunean Covid-19aren pronostikoa hobetzea eragin dezakete.

2021·11·30

$titulo.getData()


Imanol Isasa Teknologia Biomedikoa unibertsitate masterreko ikaslea da gaur egun eta aldez aurretik Ingeniaritza Biomedikoa gradua ikasi zuen, biak ere Mondragon Unibertsitatean. Gradu amaierako lana Alemaniako HFU unibertsitatean egin zuen (Hochschule Furtwangen University), zehazki, ITeM (Institute of Technical Medicine) izeneko ikerketa zentroan, eta bertako emaitzak Caseib kongresuan aurkeztu berri ditu.

Isasaren hitzetan, Alemanian garatutako proiektua honakoa izan zen:

“Nire GBLan zehar COVID-19a duten paziente ezberdinen datuak aztertu genituen. Datu horien artean, Inpedantzia Elektrikoan oinarritutako Tomografia (IET) neurketak zeuden. Teknologia honek, besteak beste, biriken jarduerari buruzko informazioa lortzea ahalbidetzen du pazienteari erradiaziorik aplikatu gabe, ohiko erremintak baino modu sinpleagoan eta merkeagoan. Joan den urtean, ikerlari italiar batek COVID-19 mota ezberdinen sailkapena publikatu zuen, eta guk IET teknologia erabiliz horiek sailkatzea posible zela ikusi genuen, biriken datuak aztertuz. Aztertu genituen pazienteek, espero bezala, ezaugarri ezberdinak aurkeztu zituzten emaitzetan, gure hasierako hipotesia zuzena zela ondorioztatuz. Hau bezalako ikerketek etorkizuneko COVID-19 pazienteen tratamendua espezializatzea eta, beraz, haien pronostikoa hobetzea eragin dezakete.”

Isasaren lanaren emaitza zientifikoak 2021eko Caseib kongresuan aurkeztu ziren, hau da, Ingeniaritza Biomedikoko Espainiako Elkartearen urteko biltzarrean. Bilkuraren helburua da ikerketa-taldeek, ikasleek, profesionalek, enpresek eta erakundeek urtean zehar lortutako aurrepanen berri ematea eta hauek komunitatean aurkeztea. Aurtengo edizioa azaroak 25 eta 26an ospatu da formatu birtualean.

Eredu praktikoa eta gizartearen beharretatik gertu

Mondragon Unibertsitateko hezkuntza eredua oso praktikoa da eta gizartearen benetako beharrei erantzutean oinarritzen da. Unibertsitateko ikasleek egindako lanen emaitzak kongresu nazionaletan aurkeztea horren adierazle bat da agerian uzten baitu enpresa eta erakundeen erronkekin guztiz lerrokatuta dagoen kalitatezko ezagutza dela.