Heziketa Zikloetako 6 ikaslek atzerrian burutuko dute enpresako praktikaldia

Back

Heziketa Zikloetako 6 ikaslek atzerrian burutuko dute enpresako praktikaldia

ENPRESAKO PRAKTIKALDIA ATZERRIAN

Heziketa Zikloetako 6 ikaslek atzerrian burutuko dute enpresako praktikaldia

Polonian eta Bulgarian egingo dute hiru hilabetez Laneko Prestakuntza moduluari dagokion praktikaldia

2024·02·19

$titulo.getData()


2023-24 kurtsoan Mondragon Goi Eskola Politeknikoko heziketa zikloetan ari diren 6 ikaslek 3 hilabeteko mugikortasun esperientzia edukiko dute Erasmus+ eta HETELen elkarlanari esker.

Aurtengo kurtsoan sei ikaslek bidaiatuko dute atzerrira martxoa eta ekaina bitartean, eta Sofia (Bulgaria), Krakovia eta Varsovia (Polonia) hirietara joango dira. Goi Mailako Heziketa Ziklo desberdinetako ikasleak dira eta urte t’erdian Mondragon Goi Eskola Politeknikoan ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izango dute atzerrian. Ikasleak titulazio hauetakoak dira:

Erasmus+ programak gero eta onarpen handiagoa dauka heziketa zikloetan, eta hala ikusten da eskaera egiten duten ikasleen eta azken urteetan mugikortasun hauetan parte hartu duten ikasleen balorazio positiboetatik. Denek ere errepikatzeko moduko esperientzia dela azpimarratzen dute, hala prestakuntzarekin aldetik, nola arlo pertsonaletik izandako esperientziaren aldetik.

Gozatu esperientziaz eta bueltara arte!

2023/24 ikasturterako HETELen bitartez Erasmus+ beka bat jaso duten lanbide heziketako ikasleak.