Fabrikazio Mekanikoko Diseinua
Titulazioa
Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko Goi-Mailako Teknikaria
Familia profesionala: Fabrikazio Mekanikoa
Iraupena
1.maila 990h
2.maila 1010h
Fakultatea/Campusa
Mondragon Goi Eskola Politeknikoa
Hizkuntza
Euskara
Modalitatea
Presentziala
PDF Katalogoa
Tituluaren helburu nagusia titulatuei diseinu mekanikoaren inguruko formazio teknologikoa ematea da. Titulu honetan fabrikazio produktuak diseinatzen ikasiko dute baita, mekanika, txapa prozesatzeko tresnak, moldeak eta polimeroentzako moldeak, galdaketa, forja, estanpazioa eta pulbimetalurgiari buruzko ezagutzak ere jasoko dituzte.
Ezagutza guzti hauek irteera profil balioanizduna eta industria sektorearen ikuspegi orokor bat ematen dute, zeinak bulego tekniko bateko lanpostu askotan lan egitea ahalbidetzen duen.
Formazio honek alderdi teorikoa, proiektuetan oinarritutako formazio praktikoarekin uztartzen du.
Ate irekien jardunaldiak
Goi Eskola Politeknikoko ate irekietara etorri eta zehatz-mehatz azalduko dizkizugu tituluak eta irteera profesionalak.
Nabarmentzen dugu
Materiale eta prozesuen ezagutza sorta zabala CAD eta CAE erremintak erabiliz diseinatzeko. SolidWorks zertifikatua jasoko duzu
Eredu DUAL-a: hezkuntza partekatua ikasgelan eta enpresan
Lantegi, laborategi eta ekipamendu profesionalak; industri eremuko puntako enpresen parekoak
Irakaslego aditua eta ikaslegoari egokitua
EGINEZ IKASI 2. mailako ikasleek Skateboardak diseinatu eta ekoiztu dituzte erronka baten bitartez
ZIURTAGIRIA Certified SOLIDWORK Associate - Academic
TESTIGANTZA Mikel Arambarri ikasleak, DUAL eta ERASMUS bat egin ditu Ulma Packaging enpresan