Lanbide Heziketan ekintzailetasuna bultzatzeko azpiegitura berria

Atzealdea

Lanbide Heziketan ekintzailetasuna bultzatzeko azpiegitura berria

EKINTZAILETASUNA BULTZATZEN

Lanbide Heziketan ekintzailetasuna bultzatzeko azpiegitura berria

Arrasateko Garaia eraikinean kokaturik dagoen espazio berria Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ikasle eta ikasle ohi guztiei zuzenduta dago

2019·12·11

$titulo.getData()


Mondragon Goi Eskola Politeknikoa Eusko Jaurlaritzaren URRATSBAT programaren parte da, eta honen baitan gure Lanbide Heziketako ikasleen artean ekintzailetasuna bultzatzeko asmoz, zenbait zerbitzu eskaintzen dizkiegu enpresa bat martxan jarri nahi duten Lanbide Heziketako ikasleei.

Adibidez, enpresa ekimena abian den artean, Eskolan sustatzaileari laguntzeko arduradun bat dago, ekintzaileari bere negozio ideia enpresa bihurtzea errazten dion aholkularitza zerbitzu integrala emango diona.

Ildo beretik, abenduan martxan jarri da ekintzaile hauek euren ideiak garatu ahal izateko eta bertan lanean aritzeko haztegi bat. Espazioa Arrasateko Garaia eraikinean kokaturik dago, eta bertan, gaur egun edota iraganean Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Lanbide Heziketan ikasle izan den edonor aritu daiteke bere enpresa ideia garatzen.

Informazio gehiagorako: urratsbat@mondragon.edu.