MGEP GMHZ Diseinuko ikasleek erronkan sortutako skate jasangarrien aurkezpenak burutu dituzte

Titulazioa

Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko Goi-Mailako Teknikaria

Familia profesionala: Fabrikazio Mekanikoa

Iraupena

1.maila 963h

2.maila 895h

Fakultatea/Campusa

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa

Hizkuntza

Euskara

Modalitatea

Presentziala

Plazak

25 plaza

{name=ID_Formulario_descarga, data=1362901, type=text, options=[]}

Katalogoa

Atzealdea

MGEP GMHZ Diseinuko ikasleek erronkan sortutako skate jasangarrien aurkezpenak burutu dituzte

EGINEZ IKASI

MGEP GMHZ Diseinuko ikasleek erronkan sortutako skate jasangarrien aurkezpenak burutu dituzte

$titulo.getData()


Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Diseinuko Zikloko 2. mailako ikasleek aurten izan duten erronka nagusi bat egiten dute: skate bat birdiseinatu erabiltzailearen eta erabilpenaren arabera (abiadura handitan ibiltzeko, saltoak egiteko, ume txikientzako…). Behin birdiseinua dutenean, taula eta “truck”-a fabrikatu egiten dituzte, eta gainontzeko elementuak, lotura elementuak eta gurpilak adibidez, katalogoetatik aukeratu eta erosten ditugu.

Hona hemen joan den urtean, erronka berdintsuarekin grabatu izandako bideoa:

Aurten berriz, Garapen Jasangarrirako Helburuetako bat izan dugu kontuan, Ekoizpen eta kontsumo jasangarria (12. Helburua), eta erabili ohi den karbono-zuntza beharrean, liho (lino) zuntza erabili dute.

 

 

 

 

Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH edo, gazteleraz,ODS-Objetivos de Desarrollo Sostenible)

 

Liho-zuntza skatearen taula laminatzeko prest

 

Erronkako azken betebeharra egindakoaren aurkezpena da, hau da, publikoaren aurrean egin beharreko aurkezpen ofiziala. Aurkezpen honetara 1. Mailako ikasleak gonbidatu ditugu bi helburu nagusirekin:

  • 2. mailako ikasleak betikoen aurrean aurkeztu ordez, ezagunak ez diren beste pertsona batzuren aurrean aurkeztu arazteko
  • 1. mailako ikasleek datorren ikasturtean zer egingo duten ikusteko

Urduritasunak aparte, bai lehenengo zein bigarren mailako ikasleak pozik agertu ziren esperientziarekin.

Taula, esan bezala, material konposatuan egiten da (erretxina + zuntza), eta horretarako moldea diseinatu eta fabrikatu behar da, CNC (Zenbakizko Kontrolezko) mekanizazioz, eta gero, konposatua gainean laminatuz.

Truck-a, piezarik garrantzitsuena skate-an, aluminio galdatuaz egiten da. Lehenengo, modeloa 3D inprimatuz, eta gero hondarrean galdatuz aluminioa. Azken operazioak mekanizazio txikiak, zulatzeak, izango dira.

Muntaia eginda, talde bakoitzak bere gustura apaintzen ditu skate-ak.

 

 

Liho-zuntza erretxinaz bustitzen

 

Taularen inguruan hutsa egiten

 

Taula onduta (curada) desmoldekatzen

 

 

Truck-ak egiteko plaka modelo eta kaxak

 

Kaxak hondarrez beteta eta truck-ak egiteko hutsuneekin

 

Aluminioaren isurketa egin eta hoztu ondoren

 

 

Truck-a osatzen duten 2 piezak

 

Skateen azken emaitza batzuk

 

Aurten ere, lan bikaina egin da. Harro egoteko moduko azken produktuak erakutsi egin ahal izan dira 1. mailako ikasleen aurrean.


Unibertsitatea baino gehiago gara