Mekatronika Industriala
Mekatronika ez da teknologiaren adar berri bat, hainbat diziplina teknologiko (mekanika, elektronika eta kontrol automatikoa) integratzeko beharrari erantzuten dio.
XXI. mendean garatzen eta industrian erabiltzen diren makina eta produktuek kontrola, elektronika eta sistema mekanikoen arteko lotura handia dute eta oso zaila da zehaztea non bukatzen den bat eta non hasten den bestea. Horregatik, honako lanpostu hauetan egin dezakete lan:
- Makina industrial nahiz lerro automatikoen muntaketa elektriko nahiz mekanikoan.
- Makina nahiz ekoizpen lerro automatikoen prestaketan eta martxan jartzean.
- Industria ekipoen mantentze lanetan.
- Industria makineriaren hobekuntza eta optimizazio proiektuetan
Enpresek makineria eta instalazio industrialetako teknologiaren diziplina askotako ezagutzak dituzten pertsonak eskatzen dituzte. Batez ere, honako ezagutza teoriko praktikoak: sistema mekaniko eta elektrikoen muntaketa teknikak, osagaien fabrikazioa, teknologia elektrikoa, elektronikoa, pneumatikoa, kontrol automatikoa eta robotika. Ezagutza guzti hauek irteera profil balioanizdun bate ematen dute, zeinak sektore ezberdinetako enpresetako hainbat lanpostutan jarduteko aukera ematen duten; adibidez: makina erreminta, elikadura, papera, ehungintza, zura, Ekipo Ondasunen fabrikazioa eta automoziorako Ekipo eta Osagaien fabrikazioa.
Ate irekien jardunaldiak
Goi Eskola Politeknikoko ate irekietara etorri eta zehatz-mehatz azalduko dizkizugu tituluak eta irteera profesionalak.
Nabarmentzen dugu
Praktika ugari. Eginez ikasten dugu
Hezkuntza DUAL-a: Partekatu heziketa ikasgelan eta enpresan
Tailer profesionalak, sektoreko puntako enpresen parekoak
Irakaslego aditua
EGINEZ IKASI Mekatronikan talde-lana eta autonomia-konpetentziak lantzen
TESTIGANTZA Marta Vasquez-en lekukotza, mekatronika heziketa zikloko DUAL ikaslea
LAN SEGURTASUNA Zubi garabi eta altueretako lanen ikastaroa