Etxetik

Lankidetzak eta egokitzapenak Koronabirus garaian

Koronabirusak gure etxeetan konfinatuta gaituen garai hauetan, Mondragon Unibertsitatean egoerara egokitu behar izan dugu gure jarduerarekin jarraitu ahal izateko. Aldi berean, egoera horrek berasmatzera behartzen gaitu.

Bestalde, bizitzen ari garen krisi hau gu guztion onena ateratzen ari da, eta gizartearekin zein erakundeekin elkarlanean eta lankidetzan aritzea ekarri digu.

Jarraian, zer egiten ari garen ikus dezakezu.

20.900€ko donazioa Gipuzkoako Elikagai bankuari eta Mundukideri

DONAZIOAK 20.900€ko donazioa Gipuzkoako Elikagai bankuari eta Mundukideri 2020·07·15

Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ikasle eta langile kontseiluek Covid-19a dela eta aurrera eraman ez dituzten ekintza sozialetarako zuten aurrekontua donatzea erabaki dute

Informazio gehiago

Eskuragai dago Mondragon Goi Eskola Politeknikoak profesionalei 2020-2021 ikasturtean eskainiko dizkien ikastaro guztien katalogoa

PROFESIONALENTZAKO IKASTAROAK Eskuragai dago Mondragon Goi Eskola Politeknikoak profesionalei 2020-2021 ikasturtean eskainiko dizkien ikastaro guztien katalogoa 2020·07·15

2.500 profesional baino gehiago formatzen dira urtero hainbat modalitatetan (online, erdi presentziala, presentziala) eta egoitza ezberdinetan (Arrasate, Bilbo, Hernani, Goierri…) eskaintzen diren ikastaro eta master teknologikoei esker

Informazio gehiago

Power BI bidez Business Intelligence ikastaro berriak

IKASTAROAK Power BI bidez Business Intelligence ikastaro berriak 2020·07·15

Irailean hasiko da ikastaro presentziala Bilbon eta urrian hasiko da online aldaera

Informazio gehiago

 

ElkarMaker proiektua finalista da Steam Euskadi sarien lehen edizioan

SARIA ElkarMaker proiektua finalista da Steam Euskadi sarien lehen edizioan 2020·07·08

Ekimenak helburu du Steam-zientzia tematikak sustatzea-teknologia, ingeniaritza, arte eta matematikak-gazteen artean eta elkarlanean garatu dute Mondragon Goi Eskola Politeknikoak eta Ikastolen Elkarteak

Informazio gehiago

Ingeteam Ikasgelan garatutako gradu eta master bukaera proiektuak aurkeztu dira multikonferentzia batean

HITZALDIA Ingeteam Ikasgelan garatutako gradu eta master bukaera proiektuak aurkeztu dira multikonferentzia batean 2020·07·08

Uztailaren batean egin zen topaketa birtuala eta bertan Ingeteam enpresekin lankidetzan proiektuak egin dituzten ikasleek enpresako langileen partekatu zituzten kurtsoan zehar eginiko aurrerabideak

Informazio gehiago

Enpresa sortuz ekimeneko proiektu irabazleen ebazpena, xede duena ekintzailea bultzatzea ingeniaritza fakultatean

EKINTZAILETZA Enpresa sortuz ekimeneko proiektu irabazleen ebazpena, xede duena ekintzailea bultzatzea ingeniaritza fakultatean 2020·07·03

Epaimahaiak negozio ideia posible izan litezkeen hamar bat proiektu aztertu ditu, egungo ikasleek eta ikasle ohiek aurkeztutakoak

Informazio gehiago

 

Kooperatiba digitalen inguruko formazioa mundu mailan

Formazioa Kooperatiba digitalen inguruko formazioa mundu mailan 2020·06·16

Mondragon Unibertsitatea, New York-eko The New School eta MONDRAGON Korporazioak hitzarmena sinatu dute munduan prestakuntza esakini eta kooperatiba digitalak sortzeko

Informazio gehiago

Ekainaren 1etik 5era, Mondragon Unibertsitateak 19 herrialdetako 150 aditu baino gehiago elkartuko ditu, 5th CIRP Conference on Surface Integrity biltzar telematikoan

BILTZARRA Ekainaren 1etik 5era, Mondragon Unibertsitateak 19 herrialdetako 150 aditu baino gehiago elkartuko ditu, 5th CIRP Conference on Surface Integrity biltzar telematikoan 2020·06·01

Plataforma birtualak, Mondragon Unibertsitatearentzat eta haren enpresa laguntzaileentzat esparru estrategiko den fabrikazio aurreratuarekin lotutako ehun bat lan zientifiko hartuko ditu

Informazio gehiago

Mondragon Unibertsitatea, Ingeteam eta Gurutzetako Ospitalea elkarrekin ari dira Euskadi markako argasgailua bat garatzen eta diseinatzen

LANKIDETZA Mondragon Unibertsitatea, Ingeteam eta Gurutzetako Ospitalea elkarrekin ari dira Euskadi markako argasgailua bat garatzen eta diseinatzen 2020·05·25

Lantaldeak aurreikusita dauka uda aurretik lehen prototipo bat eraikitzea, irailean esperimentu klinikoak egiten hasi ahal izateko.

Informazio gehiago

 

DBZ-k ELKARDESIGN eskuliburua publikatu du enpresek gaitasunak sortzeko diseinu estrategikoan

ESKULIBURUA DBZ-k ELKARDESIGN eskuliburua publikatu du enpresek gaitasunak sortzeko diseinu estrategikoan 2020·05·15

Eskuliburua Gipuzkoako enpresei zuzenduta dago eta Diseinu Estrategikoan ahalduntzeko oinarriak, eredu berri bat eta arrakasta kasuak aurkezten ditu

Informazio gehiago

Goi Eskola Politeknikoak profesionalentzako online kurtsoak eskaintzen ditu %100ean diruz lagunduta

ONLINE IKASTAROAK Goi Eskola Politeknikoak profesionalentzako online kurtsoak eskaintzen ditu %100ean diruz lagunduta 2020·05·14

Gai berrietan sakondu edo ahaztutako ezagutzak indartzea alternatiba baliagarriak dira aktibitate profesionalaren geldialdia saihesteko.

Informazio gehiago

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatea,

Manifestua Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatea, "Ikaskuntza Kultura Berriaren alde"-ko manifestu baten bultzatzaileetako bat 2020·05·06

Manifestuak erakundeak eta pertsonak gaur egun gertatzen ari denari buruz eta etortzear dagoenari buruz hausnartzera animatzen ditu, adimen kolektiboaren kapitalizazioaren eta ikaskuntza indibidual eta kolektiboaren bidez

Informazio gehiago

 

Mondragon Unibertsitateak, Mondragon Team Academy-ren eskutik, Hackaton Paneuropear batetan parte hartu du koronovirusaren aurrean soluzio berritzaileak garatzeko

Soluzio Berritzaileak COVID19 Mondragon Unibertsitateak, Mondragon Team Academy-ren eskutik, Hackaton Paneuropear batetan parte hartu du koronovirusaren aurrean soluzio berritzaileak garatzeko 2020·04·26

Mondragon Team Academy-k unibertsitate bazkide gisa parte hartu du; horrez gain, bere entrenatzaileak/coach-ak koordinatzaile eta tutore gisa aritu dira eta laborategi desberdinetako MTAko komunitate osoko kideek "problem solver" gisa hartu dute parte

Informazio gehiago

“Enpresa sortuz” Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ikasleen artean ekintzailetza iniziatibak sustatzeko aukera berria

EKINTZAILETZA “Enpresa sortuz” Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ikasleen artean ekintzailetza iniziatibak sustatzeko aukera berria 2020·04·23

Proposamenak aurkezteko epea maiatzaren 8an itxiko da

Informazio gehiago

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak NiZuGu MUgituz hamabostaldia online formatura egokitu du

NiZuGu MUgituz Mondragon Goi Eskola Politeknikoak NiZuGu MUgituz hamabostaldia online formatura egokitu du 2020·04·20

Hamabostaldiak Presta zaitez lan merkaturako! leloarekin ikasleei euren ikasketak izan ditzakeen ibilbide profesional desberdinak, aholkuak eta lan merkatuan murgiltzeko iradokizunak erakustea du helburu

Informazio gehiago

 

Koronabirus erronka

Koronabirusa Koronabirus erronka 2020·04·07

Zure iradokizun eta galderak bidal iezazkiguzu

Informazio gehiago

Mondragon Team Academy (LEINN) MONDRAGON eta beste enpresa, fundazio eta GKEekin elkartu da gazteek koronabirusarentzako konponbideak sortzeko helburuarekin

Covid-19 Mondragon Team Academy (LEINN) MONDRAGON eta beste enpresa, fundazio eta GKEekin elkartu da gazteek koronabirusarentzako konponbideak sortzeko helburuarekin 2020·04·07

Ekintzara bultzatzen duen deialdi ireki bat da Creating for Humanity, ekintzaile sozialei zuzendua eta osasun krisiak sortutako beharrei erantzuten dieten ideiak, irtenbideak edo start-upak aurkeztera gonbidatzen dituena.

Informazio gehiago

Itxialdi egoeran, online irakasteko dekalogoa proposatu du KoLaborategiak

KoLaborategia Itxialdi egoeran, online irakasteko dekalogoa proposatu du KoLaborategiak 2020·03·30

Gizarte Digitalerako Hezkuntza eta Komunikaziorako laborategiko lagunek Koronabirusa dela eta etxetik ari diren iraskasleentzako inspiratzailea eta lagungarria izan daitekeen dekalogoa sortu dute.

Informazio gehiago

 

Mondragon Unibertsitateak bat egin du koronabirusaren aurkako boluntarioen ekimenarekin eta osasun-langileentzat piezak fabrikatuko ditu 3D teknologiarekin

OSASUN MATERIALA Mondragon Unibertsitateak bat egin du koronabirusaren aurkako boluntarioen ekimenarekin eta osasun-langileentzat piezak fabrikatuko ditu 3D teknologiarekin 2020·03·26

15 langile inguru bolondres gisa ari dira lanean astean 700 bisera fabrikatu ahal izateko, unibertsitatea ere lanean ari da fabrikazio ahalmena areagotzeko

Informazio gehiago

Martxoaren 25, 26 eta 27an, online eskainiko da Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia

Huhezinema 2020 online Martxoaren 25, 26 eta 27an, online eskainiko da Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia 2020·03·23

Sorpresaz beteta dator Huhezinema 2020 online jaialdia: proiekzioak, hitzaldiak, FILMIN plataformarako harpidetzen zoketak eta, behin jaialdia amaituta, plataforma horretan filmak ikusteko kanal propioa.

Informazio gehiago