ElkarMaker proiektua finalista da Steam Euskadi sarien lehen edizioan

Atzera

ElkarMaker proiektua finalista da Steam Euskadi sarien lehen edizioan

SARIA

ElkarMaker proiektua finalista da Steam Euskadi sarien lehen edizioan

Ekimenak helburu du Steam-zientzia tematikak sustatzea-teknologia, ingeniaritza, arte eta matematikak-gazteen artean eta elkarlanean garatu dute Mondragon Goi Eskola Politeknikoak eta Ikastolen Elkarteak

2020·07·08

$titulo.getData()


STEAM Euskadi sarien lehen edizioak, elkarlanean antolatua Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Departamenduaren eta Innobasque Euskal Berrikuntza Agentziaren eskutik, ElkarMaker proiektua errekonozitu du finalista gisa gazteen artean STEAM tematikatan ekintzailetza sustatzeagatik. Mondragon Goi Eskola Politeknikoak eta Ikastolen Elkarteak batera garatutako proiektuak interkooperazioa sustatzen du hezkuntza maila ezberdinen artean funts teknologikoko eta ingeniaritzako proiektu bat garatzeko urte batez, uztartuz Design Thinking eta maker filosofiak. Modu honetan, bultzatu nahi dira sormena, arriskatzeko gaitasuna, kolaborazio eta pertseberantzia bezalako trebetasunak euskal gazteen artean.

STEAM gizarte baterantz aurrerapausoak

STEAM sariek xede dute Euskadiko STEAM hezkuntza sustatzen duten ekimenak nabarmendu eta bistaratzea aintzat hartuz euren emaitzak, eragina eta berrikuntza maila. Horrez gain, oso kontuan hartzen da ere STEAM hezkuntzara neska eta emakume gazteak erakartzeko ahalegina. STEAM sarien Batzorde teknikoan lekua dute Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Departamendua, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Centro de Recerca per a l’Educació Científica i Matemàtica (CRECIM) eta Innobasque Euskal Berrikuntza Agentzia. Epaimahaiak 12 finalista hautatu ditu, horien artean dago ElkarMaker, aurkeztu diren 133 hautagaitzen artean. ElkarMaker ekimenak, finalista izateaz gain STEAM Euskadi zigilua jaso du, lehen fasean sailkatutako ekimenei emana.

Goi Eskola Politeknikoak helburu du Euskadin STEAM hezkuntzan erreferente izatea eta, horri lotuta, urtero antolatzen duen PBLDay jardunaldiak STEAM Euskadi zigilua jaso du. PBLDay ekimena oinarritzen da ingeniaritza 9 graduetako ikasleek eginiko 20 bat proiekturen erakusketan, non batxilergoko eta heziketa ziklo zentroetako ikasle bisitariek modu errazean hautematen duten zertan gauzatzen ingeniari profileko lana.