Power BI bidez Business Intelligence ikastaro berriak

Atzealdea

Power BI bidez Business Intelligence ikastaro berriak

IKASTAROAK

Power BI bidez Business Intelligence ikastaro berriak

Irailean hasiko da ikastaro presentziala Bilbon eta urrian hasiko da online aldaera

2020·07·15

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateak jaulki ditu Power BI, Microsoften doako zerbitzua, analisi eta bistaratze tresna nola erabili ikasteko gogoz diren profesionalei zuzendutako ikastaro berriak. Tresna hau liderra da egun Business Intelligence tresnen artean. 68 orduko ikastaroa da 2 hiletan zehar garatuko dena eta aukeratu ahal izango da online aldaeraren eta Bilbon eskainiko den ikastaro presentzialaren aldaeraren artean.

Power BI doakoa denez edonoren eskura dagoen datuen analisi eta bistaratze tresna da eta zuzenduta dago profil teknikoa ez duen edozein profesionali, ez baita ezinbestekoa programazio edo datuen analisi ezagutzak izatea. Ahalbidetzen du konektatzea tresna modu errazean hainbat datu iturri ezberdinekin, sortuz horrela datu ereduak eta aginte panel interaktibo eta sinkronizatuak denbora errealean, ahalbidetuz arriskuen detekzioa eta joerak arlo ezberdinetan: finantzak, giza baliabideak, komertzial edota marketina…

Ikastaroaren helburu nagusia da partaide bakoitzak sortzea eta ezartzea bere Power BI aginte panel propioa, horretarako klase magistralak izango dituelarik, enpresa kasu errealen azalpenak eta adituen tutoretza partaidea gidatuko dutenak bere datu ereduaren exekuzioan.

Modalitate presentziala Bilbon

Irailaren 28an hasten da eta azaroaren 16an amaitu. Klaseak astelehenez emango dira, 9:00etatik 18:00ak arte Bilbon.

Online modalitatea

Txandakatuko dira azalpen saio grabatuak eta zuzeneko online saioak, asteazkenez egingo direnak 9etatik aurrera. BI eta Powe BIn espezializatutako adituek saio pertsonalizatuak tutorizatuko dituzte proiektu bakoitzaren exekuzioan sor litezkeen zalantzak ebazteko. Ikastaroa urriaren 19an hasiko da eta amaitu abenduaren 11n.

 

Edozein zalantza argitu edo informazioa eskatzeko idatzi helbide honetara infoikt.mgep@mondragon.edu.