Mondragon Goi Eskola Politeknikoak NiZuGu MUgituz hamabostaldia online formatura egokitu du

Atzealdea

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak NiZuGu MUgituz hamabostaldia online formatura egokitu du

NiZuGu MUgituz

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak NiZuGu MUgituz hamabostaldia online formatura egokitu du

Hamabostaldiak Presta zaitez lan merkaturako! leloarekin ikasleei euren ikasketak izan ditzakeen ibilbide profesional desberdinak, aholkuak eta lan merkatuan murgiltzeko iradokizunak erakustea du helburu

2020·04·20

$titulo.getData()


NiZuGu Mugituz hamabostaldiak, Mondragon Goi Eskola Politeknikoak antolatzen dituen ekimenak dira. Horien bitartez, ingeniaritzako ikasleei garapen pertsonal eta profesionalerako guneak eskaintzen zaizkie, gizarte hezitu, bidezko eta iraunkorrago bat eraikitzen lagundu ahal izateko. NiZuGu Mugituz-ek Iraupen Jasangarriko 17 Helburuekin bat egiten du eta urteko hiru hamabostaldi desberdin antolatzen dira: azaroa, otsaila eta apirilean.

Ikasturte honetako azken hamabostaldia apirilak 20tik 30era (oraingoan online formatuan) ospatuko da, eta 8. helburuan, Lan Duina eta Hazkunde Ekonomikoa, 9.ean, Industria, Berrikuntza eta Azpiegiturak eta Helburuak lortzeko aliantzak, 17.helburuan oinarrituko da. 

Hamabostaldiak Presta zaitez lan merkaturako!  du lelo gisa, eta bere helburua da ikasleei gomendio eta iradokizun desberdinak ematea euren ikasketak izan ditzakeen ibilbide profesional desberdinen inguruan. Ingeniaritza maila desberdinetan zaudeten ikasleen beharretara egokitutako ekintzak dira non graduko lehenengo mailatik masterrera arte bakoitzari egokitutako programazioa proposatzen zaion. Enpresetako ordezkariak talentu gaztea erakartzeko jarraitzen duten estrategiaren inguruan arituko dira, ekintzailetzaren alorrean martxan dauden hainbat ekimenen berri emango da, unibertsitateak garatzen duen ikerketa eta transferentzia teknologikoaren nondik norakoak azalduko dira, eta baita beste hainbat gai ere, besteak beste, ibilbide profesionalaren nazioartekotzea.

Mota honetako ekimenen bitartez, Mondragon Goi Eskola Politeknikoak ikasleei prestakuntza eta ikaskuntza esperientzia eskaintzen die erakundeen prestakuntza eta ikerketa beharrak barneratuz, eta komunitatearen etorkizunarekin konprometituta dagoela erakusten du epe luzeko ikuspegiarekin.

Kontsultatu programa