DBZ-k ELKARDESIGN eskuliburua publikatu du enpresek gaitasunak sortzeko diseinu estrategikoan

Atzera

DBZ-k ELKARDESIGN eskuliburua publikatu du enpresek gaitasunak sortzeko diseinu estrategikoan

ESKULIBURUA

DBZ-k ELKARDESIGN eskuliburua publikatu du enpresek gaitasunak sortzeko diseinu estrategikoan

Eskuliburua Gipuzkoako enpresei zuzenduta dago eta Diseinu Estrategikoan ahalduntzeko oinarriak, eredu berri bat eta arrakasta kasuak aurkezten ditu

2020·05·15

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Diseinu Berrikuntza Zentroak (DBZ) ELKARDESIGN eskuliburua garatu du Gipuzkoako enpresei Diseinu Estrategikoan ahalduntzen laguntzeko. Izen bereko proiektuaren emaitza da eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuaren Gipuzkoako enpresa ehunaren lehiakortasuna indartzea, jasangarritasuna eta lankidetza programak finantzatu du proiektua.

Proiektu honen helburua Diseinu Estrategikoa Gipuzkoako enpresetan barneratzeko ereduak sortzea da berrikuntza eta lehiakortasuna sustatzeko. Hortaz, ELKARDESIGN eskuliburuak eredu berri bat aurkezten du Diseinu Estrategikoko gaitasunak enpresetan (zein beste motatako erakundetan) barneratzeko. Enpresek gidan azaltzen diren jarraibideak praktikan jarri ahal izango dituzte. Gainera, Logikaline eta Ausolan enpresen arrasta kasuak ere azaltzen dira. Bi enpresa hauek Diseinuko gaitasunak garatu berri dituzte merkatuan duten posizioa indartzeko.

ELKARDESIGN eskuliburua eskuragarri duzu hemen.