Mondragon Unibertsitateak, Mondragon Team Academy-ren eskutik, Hackaton Paneuropear batetan parte hartu du koronovirusaren aurrean soluzio berritzaileak garatzeko

Atzera

Mondragon Unibertsitateak, Mondragon Team Academy-ren eskutik, Hackaton Paneuropear batetan parte hartu du koronovirusaren aurrean soluzio berritzaileak garatzeko

Soluzio Berritzaileak COVID19

Mondragon Unibertsitateak, Mondragon Team Academy-ren eskutik, Hackaton Paneuropear batetan parte hartu du koronovirusaren aurrean soluzio berritzaileak garatzeko

Mondragon Team Academy-k unibertsitate bazkide gisa parte hartu du; horrez gain, bere entrenatzaileak/coach-ak koordinatzaile eta tutore gisa aritu dira eta laborategi desberdinetako MTAko komunitate osoko kideek "problem solver" gisa hartu dute parte

2020·04·26

$titulo.getData()


Estatu mailan eta mundu mailan egiten ari diren ekintzak osatzeko, Europako Batzordeak, EBko estatu kideekin lankidetza estuan, gizarte zibila, berritzaileak, bazkideak eta inbertsoreak lotzeko hackathon pan-europarra egin du Europa osoan soluzio berritzaileak garatzeko koronavirusaren aurrean.

Mondragon Team Academy-k unibertsitate bazkide gisa parte hartu du; horrez gain, bere entrenatzaileak/coach-ak koordinatzaile eta tutore gisa aritu dira eta laborategi desberdinetako MTAko komunitate osoko kideek "problema solver" gisa hartu dute parte. Zehatzago, Mondragon Team Academy-k "Remote Working and Education" gaiaren inguruko erronka nagusietako bat zuzendu eta koordinatu du.

#EUvsVirus Hackathona apirilaren 24, 25 eta 26an burutu da eta koronavirusaren erronka desberdinen soluzioak (adibidez, ekipamenduak azkar ekoiztea, ekoizpen ahalmenen hedapena, ezagutzaren transferentzia eta konponbideak herrialde batetik bestera) EBko merkatuan azkar garatzeko eta hedatzeko helburua du.

Epe laburrerako irtenbideak behar dituzten arazoen kategorien inguruan egituratu da hackaton hau; honako erronkei begiratu diete, osasunari eta bizitzari, negozioen jarraitutasunari, urrutiko lana eta hezkuntza, kohesio sozial eta politikoa, finantza digitala eta azken kategoria ireki bat ere egon da.

Europako hackathon hau Europa krisi garaian batu daitekeen adibidea da, europear berrikuntza martxan. EBko 27 estatu kide guztiek hartu dute parte, baita Norbegia, Israel, Suitza, Turkia, Ukraina eta Erresuma Batuak ere. Irtenbide irabazleak Europako Berrikuntzarako Kontseilu Plataformara gonbidatuko dira, azken erabiltzaileekin konexioak erraztuko dituztelarik (adibidez, ospitaleak) eta inbertitzaileei, fundazioei eta Europako Batzordeko beste finantzazio aukera batzuetan sartzeko aukera emango diete.

MTA, 10 urte baino gehiago berrikuntzan
 
Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak, Mondragon Team Academyren bitartez, 10 urte baino gehiago daramatza ekintzailetza hezkuntzako metodologia berritzaileak garatzen. Ildo horretan, erreferente garrantzitsu bilakatu da, batez ere Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntzako Europako Gradu Ofiziala (LEINN) garatzean. Gradu hori 9 laborategitan eskaintzen dute: Irunen, Oñatin, Bilbon, Madrilen, Bartzelonan, Valentzian, Mexikoko Querétaron eta Pueblan, eta Shanghain (Txina). Azpimarragarria da gradudunen % 35ek startup bat sortu duela edo horretan diharduela (30en bat daude gaur egun), eta % 50 barne ekintzailetzako eta berrikuntzako proiektuak garatzen ari dela jada abian diren enpresetan. Beraz, tituludunen profila emankorra izaten ari da enpresen eta gizartearen ekosisteman.
 
Proiektuaren nazioarteko izaera da gako nagusietako bat; izan ere, Mondragon Team Academyren laborategi-sareak hainbat bazkide ditu laborategi horiek garatzeko: TEAMLABS Madrilen eta Bartzelonan, Florida Universitaria Valentzian, TZBZ aholkularitza-enpresa LEINN Internationalerako, UMx Querétaron eta IBERO Pueblan. Gaur egun ekimen berriak daude abian hiri hauetan: Seulen (Korea), Seattlen (AEB), Bogotan (Kolonbia) eta Nairobin (Kenya).